Alardea eta tradizioak mintzagai, beldur fisikoaz eta gizartearen erantzukizun eta orduko egoeraz jardun dira Fermin Etxegoien eta Arantxa Urretabizkaia ‘Berandu Baino Lehen’en Hondarribian.
Kategoriaren artxiboa: Elkarrizketa
Matxalen Ziarsorori elkarrizketa
Iker Irribarria: “Oraindik ume bat naiz”
Hiru Erregeen Mahaia / 2016-05-29 / 00:02:54
Iker Irribarria da manomanistaren txapeldunik gazteena. 19 urte eta buruz-buru onena.
Hiztegi makina
Hiztegi makina abian da. Bagera elkartea eta Donostia 2016ren ekimenez egindako makina aurkeztu dute. Hiztegi txikiak inprimatzeko aukera izango du nahi duen orok. Donostiako autobus geltokian kokatu dute.
Arantxa Urretabizkaia euskarari buruz aritu da
Arantxa Urretabizkaia, idazle eta kazetaria, eta Fermin, euskara eta hizkuntzen gaineko hausnarketaz aritu dira Hondarribian. Orain arte aldrebes aritu garela esan du Arantxak ‘Berandu Baino Lehen’ ETBko saioan.
Urrutikoetxea: familia, ikasketak eta maitasuna
Mikel Urrutikoetxea pilotaria pertsona lasaia eta lotsatia dela esaten dute askok. Gaurkoan ostera,bere izaera eta barrenak zabaldu ditu Fermin Etxegoienekin Zaratamon, bere herrian bertan.
Mikel Pagadi: ‘Ligatzeko kontuak ahaztuta ditut’
41 urte ditu Mikel Pagadik eta bakarrik bizi bada ere, tupper bila amaren etxera joaten da. Etorkizuneko proietu pertsonalez ere aritu da Fermin Etxegoeinekin.
75 urte beteta bertsolaritza utzi du Amurizak
75 urte beteta bertsolaritza utzi behar duela erabaki du Xabierrek. Hala ere, idazle izaten jarraituko du, eta ‘Zein ongi bizi zen Ulises’ aurkeztuko du laster.
Iker Irribarria pilotariari elkarrizketa
Igandean jokatu du Iker Irribarria pilotariak buruz buruko finala Mikel Urrutikoetxearen aurka. Finalerako sailkatu den inoizko pilotaririk gazteena da Irribarria. Harekin izan da Imanol Magro kazetaria Araman, pilotariaren jaioterrian.
Ekonomia eskola partikularra
Hirigorrian / 2016-05-20 / 00:15:14
Aitor Aranburu ekonomialariak azkenaldian Ekonomiaz sortu zaizkigun zalantzak argitzeko.