Lehiotikan taldeari buruzko erreportajea 28 Kanaleko Musikaz Gain saioan.
Kategoriaren artxiboa: Erreportajea
Lodifobia
Lodifobia ezagutzeko aukera izan dugu Amaia, Itsaso eta Magdaren eskutik. Gorputz lodiak izateagatik baztertuak eta zigortuak diren emakumeak dira hirurak. Beraien esperientziaren berri eman nahi izan dute erreportaje honetan.
Nola bihurtzen da Aitziber Garmendia, La Jaio pertsonaia?
Hirigorrian / 2016-02-29 / 00:29:58
Alazne, Aiora eta Ioritz: Gazteak eta ikasketadunak, baserriaren aldeko apustua egin dute. “Bejondeizula” eta “Sakona Etxaldea” markarekin saltzen dituzten euren produktu ekologikoak. Hortaz eta Euskal Herrian egingo den Via Campesinaren mundu batzarraz aritu dira.
‘Haur transexualek entzunak izatea behar dute’
Faktoria / 2016-02-29 / 00:17:24
Iñaki Goñi, Nafarroako haur transexualen elkarteko sexologoa eta Nahia Rojo psikologo eta sexologoarekin aztertu dute gaia. Adituek esan dute hiruzpalau urteko haurra garatuta dagoela ze generotakoa den jakin eta esateko. Guraso eta irakasleei eskatu diete biek, haurrek esandakoari kasu egin eta eskatzen duten generoan tratatzeko. Sexologoen iritziz, “kasu gehiago ari dira orain, familiek kasu gehiago egiten dietelako haurrek esaten dutenarekin”.
Ikastoletan euskara ikasgaia irakastetik, euskara hutsez irakastera
Ikastoletan ez da beti euskara hutsez irakatsi. Hasieran euskara ikasgai moduan ematen zen. Gaur egun euskara hutsez irakasten da. Tokiaren arabera, ikastoletako euskararen erabilera ezberdina da.
Eta euskal kultura piztu zen
Non bukatzen da burla bullyingari paso emateko?
Bullyingaren ezaugarriak definitzen saiatu dira Hamaika telebistako Ertzak saioan. Noiz da burla, printzipioz arriskurik gabekoa eta noiz da benetako eraso? Identifikatzen al dira bullying mota ezberdinak? Modu berean tratatu behar da eraso homofobo bat eta bestelako arrazoiak medio gertatzen den bullyinga? Jose Antonio Oñederra psikologian doktorearekin eta Gehituko Xabier Lozano eta Juan Ramon San Sebastiarekin hitz egin dute.
Imaginatzen duzun guztia inprimatu dezakezu
Faktoria / 2016-02-24 / 00:13:45
Don Bosco ikastetxean izan da Faktoriako Ane Albisu 3D inprimagailuak nolakoak diren, eta nola funtzionatzen duten ikusteko. Oso aparailu sentsibleak dira. Uneotan, inprimagailuaren lana baino erabil daitezken materialak ari dira aztertzen. Duela gutxi Galiziako 9 urteko haur batentzako esku bionikoa egin dute ikastetxe honetan.
Belar metak: Zer dira? Zertarako dira? Ilaski Serranok du erantzuna
Baserritar bat metak egiten ikustea albiste izan daiteke laster, gero eta murritzagoak baitira. Mikel Leiza eta Jabier Etxeberria baserritarrekin izan da Ilaski Serrano, meten inguruko guztia jakiteko.