Haize-arrosa taldearen musika koloreak askotarikoak eta pluralak dira, baina ez dabil haize-orratzak markatzen duenaren arabera.
MAKUSI, haur eta gazteendako plataforma
sustatu / 2024-04-26
Irudi batetik avatar hiztunak sortzeko aukera berriak
sustatu / 2024-04-29
Adimen artifizialeko aukera gehiago, ohiko albistea sasoi hauetan. Kasu hauetan, Microsoft eta Googleren tresna bana, gauza bat egiten duena: argazki bat eman, eta horrekin abatar hiztun bat sortzen dizute, testu bat irakurriko duen bideo bat. Maila esperimentaleko tresnak omen dira horiek, baina Synthesia enpresa kaletatu berriak jada komertzialki egiten ditu, ustez euskaraz ere bai.
Jarraitu irakurtzen“Zentzu guztietan”
Kontseiluak Donostia Zinemaldiarekin elkarlanean antolatzen duen Euskaraz bizi nahi dut film labur lehiaketaren laugarren edizioan, 3.saria irabazi du “Zentzu Guztietan”.
KORRIKA, HISTORIKOA!
Jolasteko ordua heldu da!
Ezagutzen al duzue Kahoot jolasa? Galdera-erantzunen jolas bat da, eta modu entretenigarrian gauza asko ikasteko aukera ematen du!
Kasu honetan, KORRIKAko historian zehar bidaiatuko dugu.
Egunero, KORRIKAren historiako hamarkada baten inguruko informazioa eskuratuko duzue eta honen inguruko galderei erantzun beharko diezue!
Sar zaitezte esteka honetan eta idatz ezazue irakasleak esango dizuen kodea. Ondoren, zuen izenak, edo goitizenak, jarri beharko dituzue eta jolasteko moduan egongo zarete!
Gelako arbel digitalean ikusiko dituzue galderak eta zuen ordenagailu eramangarrietan klikatu beharko dituzue erantzunak!
Hor gaude
“Hor gaude”, Neomak taldearen abestia aurtengo Herri Urratserako. Iparraldeko ikastolen aldeko jaia maiatzaren 12an ospatuko da Senpereko lakuan, ohi bezala.
Emakumeak zientzian
Zientzia eta teknologia nesken gauzak badirela ikustarazteko lan egiten dugu!!
Yodog arraintxoa, abusoen kontrako ipuina
‘Yodög arraintxoa’ abusuak pairatu, salatu eta indartuta agertzen den arrain baten istorioa da. Bi basauriarrek sortu dute gazteei eta nerabeei zuzendutako ipuina: Pepe Godoyk idatzi eta Jon Spinarok ilustratu. Doan eta libre deskargatzeko, inprimatzeko eta eskoletan erabiltzeko. Beheko esteka honetan jaitsi daiteke PDF formatuan ipuin osoa, lau hizkuntzatan: https://geuria.eus/wp-content/uploads/2024_01_18_yodog.pdf
HARRO HERRI, 23. KORRIKA
23. KORRIKAk euskararen herria zeharkatuko du martxoaren 14tik 24ra, Irundik Baionarat.
HARRO HERRI (23. KORRIKAren abestia eta bideoklipa)
Maite Arroitajauregi “Mursego”k konposatu du 23. Korrikako kantua. Minisinfonia hau “pop barrokoko” kantu bat da. Amaia Badiolak zuzendu du bideoklipa.