BERTAN BERRI ALBISTEGIA (2016ko abenduak 12)
Haur transexualitatea
Ordubeteko saio baten pasartea duzue hemen, zakila duen neska baten amaren lekukotza.
Lilatoian parte hartzeko asmoa duzu? Hemen gomendio batzuk!
Euskarazko raparen bultzada, toki erdaldunetan
Maisha MC eta Endika Lahaine euskal raperoekin egon gara Barakaldon. Bi rapero hauen ustez, euskarazko rapak toki erdaldunetan jasotzen du bultzada handiena.
Erreparatzeko:
- Keinuak: adierazkorrak.
- Tonua: adierazkorra.
- Gorputz jarrera: lasaia.
Perretxikotan hasteko oinarrizko gomendioak
Iro Landaluze adituak perretxikotan hasiberriak direnentzat zenbait aholku eman dizkigu.
Erreparatzeko:
- Keinuak: Iroren azalpenetan.
Nola eta nortzuek sortu zituzten lehenengo egutegiak?
Goio Lekuona eta Enrike Zuazua egutegiaren sorreraz eta haren berezitasunez aritu dira ETBko ‘Ahoz Aho’n. Oinarrian matematikak dituela azaldu dute, eta ohikoak diren galderei erantzuten saiatu dira.
Joana Hoqui: “Zerbait nahi dizügü? Egiten dizügü!”
Zuberoako gazteei lurraldea ezagutarazi eta han hobeki bizitzeko tresnak ematen dizkie Azia elkarteak. Joana Hoqui elkarteko kideak Zuberoako gazteak ontsa bizi direla dio. Kritikan eta marmarka aritzeko partez nahi duten hori eraikitzeko deia egiten du elkarrizketa honetan.
CD eta DVD-ekin egiteko arraitxoak – birziklatzeko eskulanak
Youtubeko Sleeptak kanalean haurrentzat apropos sortutako esperimentu eta azalpen motzak ditugu eskura.
Kirmen Uriberen ‘Elkarrekin esnatzeko ordua’
Kirmen Uriben liburuko pasarte bat entzungai. BERRIA.