Xabier Letek Xalbador bertsolariaren omenez idatziriko abestia (“Lore bat, zauri bat”, 1978) askok kantatu izan dute. Euskal kulturatik kanpoko gutxik, ordea.
Ura bere bidean egitasmoaren barruan, Rozalenek Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin “Xalbadorren heriotzean” kanta abestu du.
Polemika berri bat piztu da Estatu Batuetan adimen artifizialarekin sortutako irudi batekin. Izan ere, honek argazkilaritza lehiaketa ospetsu bat irabazi du, epaileak engainatuz.
Ez da ohikoa futbolari batek 27 urterekin erretiroa hartzea. Hala hartu du Realeko jokalari Iraia Iparragirrek (Lasarte-Oria, Gipuzkoa, 1995). «Nire gorputzari eta buruari entzun, eta atzetik datozenei lekua egiteko garaia dela sentitu dut».Emakumeen futbolaren garapenaren lekuko eta protagonista izan da, baina uste du oraindik bide luzea geratzen dela.
Erreferentziazkoak izan daitezkeen emakumeei buruzko euskarazko joko bat da. Doakoa da, eta telefono mugikorretara eta tabletetara deskarga daiteke. Kalaka Kooperatiba elkarte txikiak kaleratu du eta emakumeek egindako ekarpena ezagutaraztea du helburu.
Behin batean ari omen ziren laminak haritz ezpala batzuekin jolasean, harrizko pilotekin, harkaitzezko pareta baten kontra. Marik ezpala horietako bat hartu, barrutik hustu eta eta lau soka josi omen zizkion: soka bat lurrarentzat, marroia, beste bat urarentzat, urdina, beste bat haizearentzat, gardena, eta beste bat suarentzat, gorria. Horrela sortu ei zuen Euskelelea, bere kantuak laguntzeko musika-tresna aproposa, eta gerora munduan zehar zabalduko zena, lekuan lekuko izen eta musikak bereganatuz.
Enrike Solinís-en ideia eta instrumentu originalean oinarriturik, Juan Kruz Igerabideren ipuin eta hitz jolastiekin, Euskal Barrokensembleren doinu eta kantu ederrekin eta Irrimarrak sortutako irudi gozagarriekin gure irudimena airean eramango du Euskeleleak 3 urtetik gorako haur eta familiei eskainitako ipuin musikatu honetan, elkarrekin abestu eta gozatuz.
Edorta Unamuno ornitologoari hegaztiek hegan nola egiten duten galdetuko diogu Urdaibai Bird Centerren eta gainazala hobetuz hegazkin efizienteagoak nola egin daitezkeen ikusiko dugu BRTAko Tekniker, Tecnalia eta Cidetec zentroetan.