Faktoria / 2016-01-15 / 00:10:38
Euskara-Esperanto hiztegia kaleratu du Aitor Arana idazle eta hizkuntzalariak. Faktorian kontatu duenez, “hizkuntza naturalek jatorri eta izaera jakin bat dutenez, hizkuntza neutro baten beharra dago munduan bakea egingo bada. Hori da esperantoa; mundu guztia elkarrekin komunikatuko duen hizkuntza neutroa”. Bestetik, ikasi nahi izatera, nora jo ere azaldu du.