Eraman al daitezke bizikletak lineako autobusetan?

FAKTORIA / 2021-10-20 / 00:17:22

Bizikleta eta garraio publikoa uztartzea ez da erraza Euskal Herrian. Lineako autobus askotan debekatuta daude, Renferen zenbait trenetan desmuntatuta eraman behar dira… Araudiak aztertu eta Kalapie Elkarteko txirrindulari baten esperientzia ezagutu dugu.

Jarraitu irakurtzen

“Nahiago dugu furgonetan bizi geure dirua alokairuan gastatzea baino”

Amarauna / 2021-04-25 / 00:10:19

audio_ikonoa

Furgonetan bizi da Iratxe Goikoetxea. Nomada da. Abuztuan bere lana eta gurasoen etxea utzi eta 6 metro karratuko etxe ibiltarian bizitzen hasi zen Déborah García bikotearekin batera.

Komuna lantoki du, lantokia egongela eta egongelako mahaia ohe. 6 metro karratuko furgoneta batean bizitzea zer den kontatu du Iratxe Goikoetxeak; baita nomada izatea zergatik erabaki zuen ere. Biarritzen topatu dute, hondartzan, berarekin batera abuztuan furgo-abentura abiatu zuen Déborah García bikotearekin batera. Biek ala biek nahiago dute furgonetan bizi diruarekin higiezinen merkatua elikatzea baino. Entzun zergatik.

Aita-semeak graffitigile

Faktoria / 2021-04-12 / 00:20:09

audio_ikonoa

Nextor Otaño 17 urteko pasaitarrak Espainiako graffiti txapelketa irabazi berri du. Aitarekin batera aritzen da marrazkiak egiten.

Inori esan gabe eman zuen izena Nextor Otaño ‘Nexgraff’-ek Graffiti Battle txapelketan, ez baitzuen espero hain urrun iristea. Hainbat fase gainditu ostean, finalean Diego As galiziarrarekin lehiatu zen. Dena den, ezusteko tekniko batzuk zirela medio, txapelketaren antolatzaileek erabaki zuten bi finalisten artean banatzea saria.

Aitor Otaño aitarekin batera egiten ditu graffitiak Nextorrek. ‘Nex’ sinadurapean, askotariko marrazkiak egin dituzte. Artista estatubatuarren graffitiak egin izan dituzte, baina baita euskal kulturako erreferente batzuenak ere; besteak beste, Maialen Lujanbioren, Mikel Laboaren eta Berri Txarrak taldearen erretratuak egin izan dituzte. @nexgraff Instagram kontuan jartzen dituzte ikusgai egindako lanak.

‘Gauza bera eskaini nion ahizpari, baina berak legez nahi zuen eutanasia’

Faktoria / 2019-04-05 / 00: 04:47

audio_ikonoa

Chamarro familiak ere erabat babestu du Angel Hernandezek bere emazte Maria Joseren suizidioan laguntzeko hartu duen erabakia. Iritzi dio ‘inork ez duela eskubiderik gizon hori epaitzeko’ . Entzun Esti Chamarrori, ELA gaixotasuna duen Larraitz Chamarroren ahizpari, Faktorian egindako elkarrizketa.

Hego Euskal Herriko hezkuntza komunitatea, sakelakoak debekatzearen aurka

Faktoria / 2018-09-13 / 00:19:21

audio_ikonoaZigor Ibarzabal, Iosu Mena eta Iñigo Salaberriarekin hitz egin dute mugikorrak eskoletan baimendu behar ote diren edo ez gaiaren inguruan.