Twitter bidez, @aargoitia erabiltzaileak galdera egin dio Marimaistrari, ea “faltan bota” esapidea zuzena ote den.
Etiketaren artxiboa: Mari Maistra
Idazlanetarako aholkuak
Tolosako Xabik aspalditxo idatzi zion email bat Marimaistrari, idazlan onak egiteko aholku eske. Mezua ‘spam’ karpetan geratu zitzaion sorgintxoari, baina topatu bezain laster saiatu da erantzuten…
Zer ba erabili behar dugu ergatiboa?
Garik jakin nahi du zergatik erabili behar den ergatiboa batzuetan, eta beste batzuetan ez.
Atarrabiatik ikusi nahi zaitut!!!
Enekok deitu dio Marimaistrari. Telebistan ikusi nahi du, baina Atarrabian bizi da eta han ez dago euskarazko telebistarik.
Gure sorgintxoak gomendatu dio IruƱerriko euskarazko telebista martxan jartzeko diru-bilketa kanpainan parte har dezala.
Arratsaldeko lauetan ala lauretan?
Marimaistrak Ikerren deia jaso du, Laudiotik. Jakin nahi du “arratsaldeko lauetan” ala “lauretan” esan behar den. Eta Marimaistrak argi asko azaldu!
Ergatiboak axola du
Greenpeacek ozeanoak salbatzeko kanpainak egiten ditu, bai… baina gure ergatibo maitiak ere babesa behar du gero!!!
Zerbait gertatuko zaidalaren susmoa
Txemak deitu dio Marimaistrari, Galdakaotik. “Zerbait txarra gertatuko zaiolaren susmoa” duela esan dio, eta Marimaistra ia-ia gaixotu egin zaigu!
Kontu honekin lotuta, EIBZko Hizkuntza akatsak blogeko azalpena.
Deitzen naiz Arantza
Galdakaotik deitu diote berriz ere Marimaistrari. Arantza izeneko neska bat izan da oraingoan. Baina Marimaistra ez dago oso konforme Arantzak egin duen aurkezpenarekin…
Eta zu, nor zara? Nola aurkezten duzu zeure burua?
Gustatzen zatzaizkit
Zalantza batekin idatzi dio Itxasok Marimari: ‘gustatzen zatzaizkit’ ondo esanda ote dagoen. Hona sorginaren erantzuna.
Hamalauan, hogeita lauan, hamaikan
Jasone Larrinagak galdera sorta luzea bidali dio Marimaistrari, Euskadi Irratia entzunez bururatu zaiona. Trikimailu bat erakutsi dio Marimaistrak zenbakien deklinazio zuzena gogoratzeko.