Okerrak: *-elaren irudipena, *-elaren berria, *-elaren ustea, *-elaren itxaropena…

Aitzakia, albiste, berri, damu, esperantza, froga, hitz, iritzi, irudipen, itxaropen, itxura, kezka,
konfiantza, kontu, marka, promesa, seinale, sentimendu, susmo, uste, zantzu, zurrumurru… eta horrelako izenek gobernatzen dituzten perpaus osagarrietan –eLAKO eta –eN atzizkiak erabiliko dira euskara batuan, eta inoiz ez -eLAREN.

Hona hemen zenbait adibide:

  • Gutxi janda ere, asko jan dudan irudipena / jan dudalako irudipena izaten dut.
  • Bihar lortuko dugun itxaropena / dugulako itxaropena daukat.
  • Lan ona egiten duzuen seinalea / duzuelako seinalea da atzoko saria.
  • Albiste horretan Donostian jangela soziala zabalduko duten zurrumurrua / dutelako zurrumurrua ere aipatzen da.

Honatx Internet sarean topatutako zenbait akats:

  • *Zuekin kontaktuan jartzen gara Olentzero Olloki herritxora etorri behar delaren berria eta poza partekatzeko.
  • *Luzerako joko duelaren itxura guztia du.
  • *Ekimen honekin bat egingo duzuelaren esperoan, jaso ezazue agur bero bat.
  • *Beste emaitza bat espero zutelaren susmoa dugu.
  • *Oso ondo pasatzen genuelaren oroitzapena dugu.
  • *Haserre eta huts egin zigutelaren ziurtasunarekin atera ginen bilera hartatik.

Ikusi gai honen inguruko beste bi post hauek ere:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.