Akuilari: Hizkuntza eskubideen aplikazioa

Hizkuntz Eskubideen Behatokia / 2015-11-24 / 117 hitz

Honatx Hizkuntz Eskubideen Behatokian azken hilabeteotan prestatzen ibili garen mugikorrerako aplikazio berria: Akuilari. Dagoeneko aplikazioa eskuragai dago Google Play Store-n (Android) eta Itunes App Store-n (Apple iOS).

Akuilari aplikazio berria hizkuntza-eskubideen urraketei erantzun eta elkarrekin konponbidea bilatzeko asmoz sortua izateaz gain, hizkuntza jokabide egokia duten entitateak nabarmentzeko tresna ere bada.

Zertarako erabili dezakezu?

Euskara erabiltzeko duzun eskubidea ez badizute errespetatu edo euskara erabiltzeagatik kaltetua izan bazara, kexa jartzeko.

Zure hizkuntza-eskubideak bereziki ongi zaintzen dituzten entitateen jokabide eredugarria txalotu eta zoriontzeko.

Beste erabiltzaileek Behatokira helarazi dituzten gertaerak ikusteko eta sare sozialetan partekatzeko.

Kexak eta zorion mezuak konfidentzialtasunez bideratuko dira, zure datuak publiko egin gabe.

Akuilari Hizkuntz Eskubideen Behatokiarekin harremanetan jartzeko tresna praktiko eta azkarra da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.