eitb.eus / 2016-03-02 / 60 hitz
Conde Nast Traveller bidaia-aldizkariak Bilboko Guggenheim Museoa jarri du 2016ko “munduko museo politena”ren zerrendako lehenengo postuan, aipatu argitalpenak zabaldu berri duen sailkapenean agertzen denez.
Bilboko museoko iturrietatik jakitera eman dutenez, “The most beautiful museums in the world 2016” izeneko zerrendan jarri dute lehenengo postuan, arte eta kultura atalean.
Aldizkariko irakurleek Frank Gehryren eraikinak duen arkitektura futurista eta diseinu berritzailea azpimarratu dituzte.