Sare sozialak eta harremanak

Itziar Itz / 2016-05-21 / 277 hitz

Sare sozialen eta harremanen inguruko elkarrizketa bat ikusi nuen Hamaika telebistan, eta zenbait gai interesgarri aipatzen zituela iruditu zitzaidan. Jakina da sare sozialek indarra hartu duten neurrian harremanak aldatu egin direla. Aldatu baino gehiago erraztu edo areagotu egin direla azaltzen du Hamaika Telebistak elkarrizketatutako Ander Lertxundi sexologoak.

Lehen zeuden tendentziak aldatu baino areagotu eta erraztu egin direla uste du. Hau da, aldaketa kualitatiboa baino kuantitatiboa izan dela. Baina nola aldatzen dira harremanak sare sozialetan? Sare sozialen bitartez hitz egiten dugunean komunikazio eraginkorrerako ezinbestekoak diren zenbait ezaugarri galtzen ditugu, ahotsaren tinbrea edo espresioa esaterako. Horrek gaizki ulertuak sortzen dituela aipatzen du Lertxundik.

Kontrola

Sarri aipatzen den kontua da kontrolarena. Whatsappeko bi “tik”-en inguruan hitz egiten du Lertxundik. Izan ere, Whatsappak irakurri duela esaten badigu ere ez dakigu benetan zer gertatu den: agian ikusi du baino ez du irakurri, edo irakurri du baina unean ezin du erantzun, edo besterik gabe gero erantzutea egokiago ikusten du.

Batzuetan sare sozialen esklabo bihurtzen gara Lertxundiren ustez, eta mezuak ahalik eta azkarren erantzun beharrak aurrez aurre dugunarekin harremana moztea dakar. Bestalde, ausardia ematen dute sare sozialek eta horrek alde onak baldin baditu ere maiz errazagoa da bestea mintzea edo esandakoaz damutzea.

Pribatutasuna

Lertxundiren ustez, kontuan izan behar dugu argazki bat bidaltzen dugunean argazkiaren gaineko kontrola galtzen dugula. Beraz, eta kontuan izanda batez ere bikoteei argazki erotikoak bidaltzea oso ohikoa izaten dela, identifikagarria ez den gorputz atalena bidaltzea gomendatzen du sexologoak, zerbait bidaltzekotan bederen.

Bestalde, eta bukatzeko gurasoen ezjakintasunak sortzen dituen kalteen inguruan mintzatzen , baina mezu positibo batekin bukatuz: “Ikerketen arabera gazteek kontrol neurri asko hartzen dituzte”.

Harremanak aldatu dira, edo formak bai bahintzat. Moduak ezagutzea, erabilera egokia ematea eta kontzientziatzea dira gakoak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.