Googlek ilargira iritsi nahi du Lunar XPrize ekimenarekin

Lehenago ere aipatu izan dugu nola teknologiaren alorreko hainbat enpresa eta ekintzaile espazioa esploratu nahian dabiltzala. Horretan dabiltza Elon Musk eta SpaceX edota Jeff Bezos eta Blue Origin. Googlek ez dauka misio edo ekimen propiorik, baina Lunar XPrize sariketa asmatu du ilargira kostu baxuko proiektuak bidaltzearen erronkarekin. 30 milioi euroko lehiaketa bat da, eta parte-hartzaileei jartzen zaien erronka da ilargi-ibilgailu bat ekoiztu, ilargian lurreratzea, 500 metroko ibilbidea egitea han eta HD kalitateko bideo eta irudiak bidaltzea bueltan.

Dagoeneko, mundu osoko 16 talde ari dira lehian parte hartzen. Helburu nagusia erdiesten duen lehen tadeak 20 milioi euroko saria lortuko du, baina badaude beste hainbat sari ere bai zenbait mugarri betetzea lortzen duten taldeentzat.

Ekimena eta taldeen jarduna jasotzeko Moon Shot izeneko dokumentala bultzatu du Googlek. Bertan, besteak beste, J.J. Abrams-ek egin du lana ekoizle moduan. Trailerraz gain bederatzi kapitulu daude publikatuak oraingoz Youtuben.

Hau ez da ordea lehen aldia bideo eder bat egiten dutena. Lunar Xprize ekimena ezagutzera emateko Back to the moon for good film laburra egin zuten 2013an.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.