Anjel Lertxundiren “Haltzaren muinoa” liburuaren pasarte bat

“HISTORIA HAU hasten den puntuan, haltza triste dago, eta haren hosto berde-berdeak dardaraka daude. Halaxe jartzen dira, dardaraka, haltza tristazen den aldiro.

Eguzkia den guztietan bezala, sugandila bat agertu da, sigi-saga, sustrai-saihets batetik. Sustrai artean hasi da sano-sano jolasean, sasirik sasi orain, soro-paretetan gora gero, hesi-saretetan behera segidan. Beste sugandila bat presentatu da serio-serio bisitan. So-so daude elkarri. Bata besteari sigi-saga segika hasi dira segituan.

Sugandilek eragindako kilimak sentitzen ditu haltzak bere sustraietan, baina gaur ez dauka barre egiteko gogorik”. (14 or.)

Haltzaren muinoa, Anjel Lertxundi, Elkar argitaletxea

Liburuaren inguruko informazio gehiago nahi baduzu, honatx hiru esteka:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.