Euskal Literatura?

Juanjo Olasagarre / 2018-10-07 / 646 hitz

Abuztuan erabaki nuen zutabe honen gaia; eta, hartara, Maialen Berasategi, Rikardo Arregi eta Jon Alonso aurreratu zaizkit Hirudia sailean. Mediterraneo bazterrean nengoen, bermuta eskuetan konpainia noblean; eta bai, izan zen prediku, izan zen solasa. Nire konpainia nobleak 20 urte inguru ditu eta ikasketa ibilbide osoa gure nazioko lurralde hegemonikoko eskola publiko euskaldunean egina da, ez dut esango zein motatakoan. Nire inozenteenean galdetu nion mutil horri ea Jon Mirande ezagutzen zuen; ezezkoa egin zidan zertaz ari nintzen ezin iragarririk.

Jarraitu irakurtzen