Oraingoan entxufe eta guzti

Iker Tubia / 2015-10-01 / 631 hitz

Orain arte erresistentzia ospatu du Euskalerria Irratiak. Orain arte, aldarrikatzeko, zegokion lizentzia eskatzeko antolatu ditu ekitaldiak Iruñerriko euskarazko irrati bakarrak. Entxuferik gabe izaten zen lema. Baina atzo bestarako moldea aldatu zen. Ez zegoen aldarrikapenik, ez zegoen erresistentziarik, helburua ez zen injustiziak salatzea. Atzokoa benetako besta izan zen, ospatzekoa. Euskalerria irratiak kolaboratzaile eta entzuleak bildu zituen Iruñeko Zentral kafe antzokian, «guzien garaipena» ospatzeko. Orain, entxufe eta guzti.

Jarraitu irakurtzen