Christina Moore. ‘Game of Thrones’ telesaileko arte zuzendaritzako arduraduna: «Hizkuntza bisual bat edukitzea da gure lana»

Alaitz Armendariz / 2017-03-17 / 414 hitz

Arkitektoa da lanbidez Christina Moore, eta, guztira, Game of Thrones telesaileko 36 kapitulutan egin ditu arte zuzendaritza lanak. Gertu-gertutik jarraitu ditu telesail arrakastatsuko pertsonaia eta istorio guztiak, hortaz. Euskal Herrian ere izan da, uztailean estreinatuko den zazpigarren denboraldiko eszena batzuk hemen grabatzen.

Jarraitu irakurtzen

Game Of Thrones: Negua badator

Ane Urrutikoetxea / 2016-10 / 734 hitz

Negua badator eta Stark familiak horrenbeste aldiz errepikatu duen moduan, hobe prest egotea. HBO telebista katea erregea da suspensea sortzen, eta Game of Thrones sagaren seigarren denboraldia hoztu aurretik, zazpigarrena errodatzen hasi dira. Dagoeneko jakingo duzuenez, aukeratutako eszenatoki berrien artean Euskal Herriko kostaldea dago, Zumaiako Itzurun hondartza, tartean.

Jarraitu irakurtzen

Euskarazko azpidatziekin ikus daitezke Movistar+eko 40 telesail

Urtzi Urkizu / 2016-05-19 / 301 hitz

Movistar+ ordainpeko plataformako harpidedun guztiek aste honetatik aurrera film eta telesail ugari jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpidatziekin ikusteko aukera dute. Azpidatzien aukera hori katalanez eta gaztelaniaz ere badute harpidedunek, satelite bidez telebista eskaintza ikusten dutenek zein zuntz bidez kanalak jasotzen dituztenek.

Jarraitu irakurtzen

Iritsi da Bardeako tronu jokoa

Urtzi Urkizu / 2016-04-24 / 493 hitz

Munduko telesail entzutetsuenetako batek Nafarroako hegoaldearen zaporea izango du bere seigarren denboraldian, iazko irailean hainbat eszena Bardeako parajeetan grabatu baitzituzten. Gauean estreinatuko du HBO kateak Game of Thrones -en denboraldi berriko lehen atala —Euskal Herrian biharko 03:00ak izango dira—. Canal+ ordainpeko kateak bihar, 22:30ean, emango du berriz estreinako atala.

Jarraitu irakurtzen