Uribe serbokroazieraz, albanieraz eta georgieraz

Erredakzioa / 2013-11-16 / 49 hitz

Hiru hizkuntzatara itzuli berri dute Kirmen Uriberen Bilbao-New York-Bilbao liburua. Geopoetika argitaletxeak aterako du serbokroazieraz lana, Toenak albanierazkoa, eta Ilia University Pressek georgierazkoa. Guztira, hamabi hizkuntzatara itzuli dute jadanik liburua. Horrez gainera, New Yorken izango astelehenean Uribe Jainko txiki eta jostalari hura emanaldia eskaintzen, Bowery Arts and Science aretoan.