• Skip to main content
  • Skip to secondary menu
  • Skip to primary sidebar
  • Skip to footer
  • Hasiera
  • Zer da?
  • Ikuspegia
  • Irakasleen prestakuntza
  • Bloga
  • HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZA
    • HH-LH-Interbentzio planifikatuak
    • HH-LH-Hizkuntza eta kultura
    • HH-LH-Jarduera proposamena
    • HH-LH-Eragileen mapa
  • Irakurgaiak
  • Ibilbideak
    • DBH1
    • DBH2
    • DBH3
    • DBH4
    • BATX 1
    • BATX 2
  • Girotzekoak
    • Proposamen didaktiko motzak
  • Gelako praktikak
    • Oinarrizko esku-hartzeak
    • Jardueren eta ibilbideen emaitzak
  • Galdetegiak
  • HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZA
    • HH-LH-Interbentzio planifikatuak
    • HH-LH-Hizkuntza eta kultura
    • HH-LH-Jarduera proposamena
    • HH-LH-Eragileen mapa
MSB

MSB

Motibazioa Sustatzeko Baliabideak

Hizkuntz aniztasuna Europan: balorazioa

2014/01/21

Jarraian, bi irakasleren balorazioak zein beren ikasleen hausnarketak dituzue, blogeko “Hizkuntza aniztasuna Europan” ariketa ikasleekin egin ondoren.

HIZKUNTZA ANIZTASUNA EUROPAN 


Ikasleen interesa eta parte hartzea: Europako gaian murgilduta gaudelako aukeratu dugu gai hau. Ikasleek interesa erakutsi dute eta taldeka parte hartu dute.

Ikasleen hausnarketa: Europan hizkuntza asko daudela ikusi dute. Espainiakoak ezagutzen zituzten, baina handik aurrera, gutxi.

Irakaslearen sentsazioa: ariketa honetatik ikasi dutena Europan hizkuntza aniztasuna dagoela izan da. Ez genuen beste helbururik jarri hizkuntzak jakitea zaila zela bagenekielako.

Egilea: Rexu Urrutia, LHko 6. maila (29 ikasle),Tafallako Ikastola.

<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>

Ikasleen interesa eta parte hartzea: handia. Normalean jolas gutxi egiten ditugu ordenagailuarekin eta gustura aritzen dira halakoetan. Bestalde, geografia ere nolabait interesatzen zaienez, euskara eta geografia ikasgaiak elkartu eta gustura aritu dira. Europako estatu eta hiriburuen joko interaktiboarekin batera egin dugu ariketa eta oso ongi aritu dira.

Ikasleen hausnarketa: hizkuntza aniztasunak arreta eman die, hau da, orain arte estatu bakoitza hizkuntza bakarrarekin lotzen zuten eta bitxia iruditu zaie. Aldi berean, hainbeste hizkuntza existitzen zirenik ez zekiten.

Irakaslearen sentsazioa: oso positiboa izan da ariketa; alde batetik, Europako panorama linguistikora hurbilpen ttiki bat egiteko eta horrela haien mikromundutik ateratzeko. Bestetik, oso aberasgarria izan da ikasleek haien ama hizkuntza baloratzeko eta berebiziko garrantzia duela ohartzeko.

Aitziber Iglesias, DBHko 1. maila (6 ikasle), Zugarramurdiko Eskola.

error
fb-share-icon
Tweet
fb-share-icon

Filed Under: Ariketen balorazioak, Zure balorazioa Tagged With: hizkuntz aniztasuna, ingurunea, taldea

Reader Interactions

Utzi erantzuna Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Primary Sidebar

KATEGORIAK

Irakurgaiak

Irakasleen esku-hartzeak eta praktikak Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleen artean euskararen erabilera indartzeko

Euskara nerabezaroan. Gazteen hizkera eta motibazioa

Soziolinguistika ez da bidea

Etiketak

ahozkoa atxikimednua atxikimendua barne-gatazka bizipenak DBH erabilera esku-hartzea gaitasuna gazteak HH-LH hizkuntz aniztasuna hiztuna ibaiaren teknika ingurunea jarrera jarrerak kultur transmisioa LH motibazioa prebentzioa soziolinguistika taldea UEMA

Footer


KONTAKTUA 
eibz.prestakuntza@educacion.navarra.es
848 431018
Lege-abisua



EIBZren 'Motibazioa Sustatzeko Baliabideak' bloga (Egileak: Yolanda Olasagarre Mendinueta eta Rosa Ramos Alfaro) Creative CommonsAitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa lizentzia baten mende dago. Lanaren jatorrizkoa hemen dago: https://eibz.educacion.navarra.es/blogak/msb/