• Skip to main content
  • Skip to secondary menu
  • Alboko barra nagusira joan
  • Orri-oinera joan
  • Hasiera
  • Zer da?
  • Ikuspegia
  • Irakasleen prestakuntza
  • Bloga
MSB

MSB

Motibazioa Sustatzeko Baliabideak

  • Irakurgaiak
  • Ibilbideak
    • DBH1
    • DBH2
    • DBH3
    • DBH4
    • BATX 1
    • BATX 2
  • Girotzekoak
    • Gelarako jarduerak
  • Gelako praktikak
  • Galdetegiak

Nork motibatuko du motibatzailea?

2021/06/23 by Egileak Utzi iruzkin bat

Txerra Rodriguezen ekarpena duzue irakurgai: ekarpen interesgarria bezain mamitsua. Mila esker, Txerra! 2014/01/28

“Gazteak motibatu behar ditugu (dituzue), antza. Euskara gehiago egin dezaten, jakina. Erraza da esaten, egiten ez dakit nik. Izan ere, lehenik eta behin, ados jarri beharko ginateke motibazio hori zertan datzan. Baina artikulu honen luzera zeharo gainditzen du kontu horrek.

Motibatzeaz ari ginen. Nik ez daukat erantzuna, bestela ez nuke hemen botako hain arin. Azkar joango nintzateke patentatu eta aberastera. Baina pista batzuk baditut, han-hemen entzun eta egindakoetatik abiatuta.

Lehenik eta behin, gazteak ez “kriminalizatu”. Aski da. “Egin euskaraz” bezalako errieta-erreguek ez dute balio. Euskaldun agertzea gaur eta hemen joera nagusiaren kontra igeri egitea da. Helduontzako erraza ez bada, pentsa gaztetxoentzako.

Bigarrenik, entzun. Gazteek asko dute esateko. Euren sentimendu, bizipen, kezka, interes, beldur eta abarrak oso garrantzitsuak dira. Ezagutu behar ditugu horiek guztiak, aldaketarik eragin nahi badugu.

Hirugarrenik, tresnak eman. Gramatika tresnak beharrezkoak dira, jakina. Baina… hizkuntzen kontaktuen dinamikak garrantzitsuagoak dira. Fisikari buruzko teoria dezente ezagutuko dute, baina euren egunerokoan hizkuntzekin duten harremanaz zer dakite? Dinamika psikologikoez ari naiz, soziologikoez ari naiz, ez Txepetxen edo Fishmanen teoriaz, ez diglosia zer den. Batzuok deitzen dugun soziolinguistika domestikoa dut buruan.

Eta, laugarrenik, lasai. Nik, adibidez, 15-16 urterekin ez nuen euskaraz egiten klasetik kanpo. Baina geroago egin nuen euskararen aldeko hautua; nik eta nire klaseko beste hainbatek. Eskolan ereindakoak izango al zuen eragina? Ez dakit, baina ez dut uste sobera egon zenik.

Ez dut aipatu, baina irakasleak eredu izatea ere oso garrantzitsua da. Funtsezkoa, esango nuke nik. Esaten duzuenari indarra ematen dio egiten duzuen horrek, ezta? Gainera, kasu batzuetan, euskarazko eredu gertukoena zuek zarete. Ez gara hasiko hemen erlijio irakasleei eskatzen zaien portaera arduratsua eskatzen, baina…

Txiri-txiri jarraitu behar dugu, beraz. Ez dugu beste erremediorik, ezta?”

Txerra Rodriguez
blogak.com/garaigoikoa
@garaigoikoa

Kategoriak: Irakurgaiak Etiketak: hiztuna, jarrera, motibazioa

Irakurleen elkarreraginak

Utzi erantzuna Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Alboko barra nagusia

KATEGORIAK

Irakurgaiak

Soziolinguistika ez da bidea

Ikasleen motibazioa handitzea, euskararekiko atxikimendua hobetzeko bidea

Nola saldu euskara gazteei ikasgelan?

Etiketak

ahozkoa atxikimednua atxikimendua barne-gatazka bizipenak DBH erabilera esku-hartzea gaitasuna gazteak hizkuntz aniztasuna hiztuna ibaiaren teknika ingurunea jarrera jarrerak LH motibazioa soziolinguistika taldea

Footer


KONTAKTUA 
eibz.prestakuntza@educacion.navarra.es
848 431018
Lege-abisua



EIBZren 'Motibazioa Sustatzeko Baliabideak' bloga (Egileak: Yolanda Olasagarre Mendinueta eta Rosa Ramos Alfaro) Creative CommonsAitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa lizentzia baten mende dago. Lanaren jatorrizkoa hemen dago: http://eibz.educacion.navarra.es/blogak/msb/