Hizlaria: Esther Mugertza Imaz
Data: 2015-10-20
Jardunaldia: Eskola Hiztun Bila
Hizlariak hizkuntz jarrerak ikastetxeetan lantzeko zenbait bide proposatzen ditu.
Irakasleek ikasleekin dituzten interbentzioen gaineko hausnarketa eta horiek hobetzeko moduak. Irakasleen jarrera eta jokabideak adostu irakasleen artean ikasle berarekin koherentziaz jokatzeko.
Bigarren Hezkuntzarako Motibazioa Sustatzeko Baliabideak bloga 2013an sortu zen ikasleekin gelaratu daitezkeen jarduerak proposatzeko. Jarduera horien helburua ikasleen bizipenak eta hizkuntz esperientziak ezagutzea da eta horien gaineko gogoeta egitea, eta hortik abiatuta ikasleen atxikimendua hobetzea. Gogoeta, neurri batean, etengabekoa da, egoera eta ikasleak aldatzen baitira, beraz, ez dago errezeta magikorik, baina bai egiteko modu emankorragoak. Hasieran jarduerak hiru multzotan bildu ziren: hiztuna, hiztun taldea eta hizkuntza. 2021ean MSB bloga berritu eta eguneratu dugu, ibilbideak proposatu ditugu eta laugarren zutabe bat ere gehitu diogu, hots, kultur transmisioarena.
Azkenik, ikasleekin ahozko komunikazio gaitasuna gelan propio lantzea da proposatzen den beste bidea.
Hitzaldia: https://www.youtube.com/watch?v=nRz6Rr6rPCM