• Skip to main content
  • Skip to secondary menu
  • Skip to primary sidebar
  • Skip to footer
  • Hasiera
  • Zer da?
  • Ikuspegia
  • Irakasleen prestakuntza
  • Bloga
  • HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZA
    • HH-LH-Interbentzio planifikatuak
    • HH-LH-Hizkuntza eta kultura
    • HH-LH-Jarduera proposamena
    • HH-LH-Eragileen mapa
  • Irakurgaiak
  • Ibilbideak
    • DBH1
    • DBH2
    • DBH3
    • DBH4
    • BATX 1
    • BATX 2
  • Girotzekoak
    • Proposamen didaktiko motzak
  • Gelako praktikak
    • Oinarrizko esku-hartzeak
    • Jardueren eta ibilbideen emaitzak
  • Galdetegiak
  • HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZA
    • HH-LH-Interbentzio planifikatuak
    • HH-LH-Hizkuntza eta kultura
    • HH-LH-Jarduera proposamena
    • HH-LH-Eragileen mapa
MSB

MSB

Motibazioa Sustatzeko Baliabideak

Nola saldu euskara gazteei ikasgelan?

2022/02/07

Egilea: Iñigo Fernández Ostolaza

Artikulua: “Nola saldu euskara gazteei ikasgelan?

Data: 2007-05-02. Hik Hasi aldizkaria

Iñigo Fernandez Ostolazak artikulu honetan zenbait gako interesgarri aipatzen ditu ikastetxeetan ikasleen motibazioa lantzeko baliagarriak  izan daitezkeenak. Bere lan eremutik egindako planteamendua da, marketinaren mundutik egindakoa, eta euskara saldu beharreko produktu gisa tratatzen du. Guk hezkuntzatik ez dugu uste hizkuntza saldu behar denik, hala ere, ikuspegi horretan dauden zenbait gako baliagarriak izan daitezke ikasleen hizkuntzarekiko atxikimendua lantzeko.

Guk hauexek nabarmenduko genituzke:.

Atxikimendua landu nahi badugu, gauzak pentsatuta eta jakintza kontuan hartuta egin behar dugu, eraginkorragoak izateko asmoz, prozesuaren fase honetan gure emozioak eta sentimenduak  kanpoan utzi behar ditugu, alegia, hortxe izan behar dugu hotzagoak.

“Euskara saldu (euskararekiko atxikimendua landu) nahi dugunean, ordea, erraietatik ateratzen zaizkigu gauzak, eta estrategia saltzaileak pentsatu eta garatzeko beharrezkoa den hoztasuna galdu ohi dugu, eraginkortasunaren kaltetan.”
Irakasleak euskararen saltzaile gisa paratzen ditu, guretako irakasleak  ikasleei hizkuntzarekiko atxikimendua transmititzeko eta elikatzeko eragileak dira, eta neurri batean ikasleak seduzitu eta  limurtzeko bidea hartzea mesedegarria litzateke: agindurik ez eman, ez inposatu, zeharka aritu, aldarte onarekin.

“Baten bat seduzitu nahi dugunean, ez dugu agindurik ematen, ez dugu ezer inposatzen, ez dugu ebanjelizatzen, ez behintzat saldu nahi dugun gaiaren inguruan. Zeharka jo ohi dugu, argitasunez, aldarte onenarekin. Eta hortaz, euskara saltzerakoan ere, bere alde onena erakustearekin batera, asmo pertsuaditzailea ezkutatzen asmatu behar luke irakasleak. Horixe egiten dute komunikazioa egoki lantzen dakiten markek iragarki asko eta askotan: gure arreta erakartzeko eta gu seduzitzen hasteko, saldu nahi diguten produktuarekin zerikusirik ez duen zerbaitekin hasi, eta amaieran baizik ez erakutsi saldu nahi digutena.” 
Zer estrategia erabili behar dugun ere aipatzen du: alegia, gure ikasleak ongi ezagutzea da hasierako urratsa eta horretarako blog honetan proposatzen diren jardueretan hori da urrezko araua: ikasleak sentitu eta pentsatzen dutena esan dezaten, irakasleok ezagutu dezagun eta epaitu gabe ari gaitezen.

“Edozein komunikazio ahalegin, arrakastatsu izango bada, xede-taldea kontuan hartuz antolatu behar da. Hori da lehendabiziko araua, oinarrizkoena: xede-taldea ondo ezagutzea. Hau da, saltzaileak, –mezuaren sortzaile eta igorleak, alegia–, bere produktua modu eraginkorrean nola saldu erabakitzeko, balizko eroslea –mezuaren jasotzailea– ondo aztertu eta ezagutu behar du lehen-lehenik.”
Koherentzia. Irakasleek, neurri batean, ikasleen eredu izan behar dute euskara erabiltzeko garaian eta ahalik eta modu atseginenean jardun…

“Zer sinesgarritasun dauka saldu nahi duen produktua kontsumitzen ez duen saltzaile batek?… Oso garrantzitsua da irakasleek euskaraz egitea, nonahi eta etengabe, modu naturalean, lanean, atsedenaldian, beren artean.” 
“Saldu nahi duenak, seduzitu nahi duenak, argitasuna, pazientzia eta jarrerarik onena jarri behar ditu bere aldetik, eta gai izan behar du tonu atsegin horri luzaroan eusteko, irakasleak bere hizkuntzarekin edota lanarekin gozatuz soilik kutsatu ahalko dituelako (hitzaren zentzurik onenean) egunero aurrean dituenak.” 

Iñigo Fernández Ostolazaren artikulu osoa

error
fb-share-icon
Tweet
fb-share-icon

Filed Under: Irakurgaiak Tagged With: atxikimendua, DBH, motibazioa

Primary Sidebar

KATEGORIAK

Irakurgaiak

Irakasleen esku-hartzeak eta praktikak Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleen artean euskararen erabilera indartzeko

Euskara nerabezaroan. Gazteen hizkera eta motibazioa

Soziolinguistika ez da bidea

Etiketak

ahozkoa atxikimednua atxikimendua barne-gatazka bizipenak DBH erabilera esku-hartzea gaitasuna gazteak HH-LH hizkuntz aniztasuna hiztuna ibaiaren teknika ingurunea jarrera jarrerak kultur transmisioa LH motibazioa prebentzioa soziolinguistika taldea UEMA

Footer


KONTAKTUA 
eibz.prestakuntza@educacion.navarra.es
848 431018
Lege-abisua



EIBZren 'Motibazioa Sustatzeko Baliabideak' bloga (Egileak: Yolanda Olasagarre Mendinueta eta Rosa Ramos Alfaro) Creative CommonsAitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa lizentzia baten mende dago. Lanaren jatorrizkoa hemen dago: https://eibz.educacion.navarra.es/blogak/msb/