Ohiturak eta urtaroak jarduera gelaratu zuen Begoña Martinez irakasleak Batxilergoko 1. mailako ikasleekin. Gelaratu aurretik irakasleak jarduera ikasleen testuingurura (herrira) egokitu zuen. 2023ko urtarrilaren 26an gelaratu zuen. Jarraian duzue berak egindako egokitzapena:
Balorazio orokorra: Irakaslearen esanetan, ikasleek erraz ulertu zuten egitekoa, bai azalpenak, bai taldeka eskatutako lanerako jarraibideak. Ikasleek interesa erakutsi zuten, gogoz parte hartu zuten eta arreta bikaina jarri zuten. Positiboki baloratu zituzten bizirik eta gaurkoturik mantendu ditugun tradizioak.
Irakasleak ez du zailtasunik izan jarduera prestatzerakoan, ezta ikasleekin lantzerakoan ere. Eroso sentitu da. Gaia gustuko du eta bere ekarpena egin du (aurretik jasotako taula). Gaiaren konplexutasunarengatik eta talde dinamikak eskatutako denborarengatik, justu samar ibili da saio bakar batean dena egiteko.
Begoña Martinez Lasheras, Batxilergoko 1. maila (23 ikasle), Lizarraldea BHI.
Utzi erantzuna