”Europa-Turkia akordioak auzolotsa ematen du”

Faktoria / 2016-03-21 / 00:19:59

entzunIñaki Iraola eta Patxi Bidart boluntario ibiliak dira Greziako irlatan errefuxatuei laguntzen. “Izutik ihesi datorrenari laguntzera berriz joateko asmoa” dute biek, eta hara joan gabe ere, arazoa bistaratu beharraz hitz egin dute Faktorian.

Alex Txikon: ‘Historia egin ala ez, oso-oso gogorra izan da’

Hiru Erregeen Mahaia / 2016-02-29 / 00:18:12

entzunAlex Txikonek Hiru Erregeen Mahaiari eskaini dio Nanga Parbateko gailurra zapaldu ondorengo aurreneko elkarrizketa. Mendizale bizkaitarra lortu dutenaren gogortasuna utzi nahi izan du agerian.

Saharako haurra etxean izatea udako poztasuna da

Faktoria / 2016-02-24 / 00:17:04

entzun“Oporrak bakean” ekimenak Gipuzkoara udan 106 haur saharar ekartzeko 32 familia behar direla jakinarazi du. Haurrek derrigorrez basamortutik ateratzeko beharra dute, osasuna berreskuratzeko. Haur bat etxean hartu nahi duen edonork Interneten “Oporrak bakean programa” jarrita eurekin harremanetan jar liteke.

‘Hemendik aurrera negu arraroagoak izango ditugu’

Faktoria / 2016-02-11 / 00:19:43

entzun2015-2016 neguak badu berezitasuna: azken urteetako tenperatura beroenak utzi dizkigu eta horrek berarekin ekarri du, otsailerako loratuta egon behar ez luketen landare eta loreak ikusten hasi garela. Animalia batzuk nahastuta dabiltza eta habia egiten hasi dira txori batzuk. Gertatzen ari dena aztertu nahi izan dugu Onintze Salazar meteorologoa, Unai Pascual klima aldaketaren kontrako BCE euskal bulegoko ikerlaria eta Iakoba Errekondo agronomo eta paisajistarekin.

Belako: ‘Gure adinekoentzat garestiegia da kontzertuetara joatea’

Faktoria / 2016-01-18 / 00:05:20-00:25:08

entzunBelako taldeko Josu Billelabeitia izan da Faktorian. Mungiako taldeak aurki argitaratuko du “Hamen” izeneko bigarren lan luzea. Besteak beste, hauxe komentatu du: “Espainian kulturak duen BEZ zergarekin, gure adinkideei oso garestia egiten zaie kontzertuetara etortzea”