Hirigorrian / 2016-02-24 / 00:10:43
Zerikusirik ba al dute satorrek arkeologia lanarekin? Zuk uste baino gehiago. Nafarroako erreinuko txanpona aurkitu dute Areson.
Hirigorrian / 2016-02-24 / 00:10:43
Zerikusirik ba al dute satorrek arkeologia lanarekin? Zuk uste baino gehiago. Nafarroako erreinuko txanpona aurkitu dute Areson.
Faktoria / 2016-02-24 / 00:13:45
Don Bosco ikastetxean izan da Faktoriako Ane Albisu 3D inprimagailuak nolakoak diren, eta nola funtzionatzen duten ikusteko. Oso aparailu sentsibleak dira. Uneotan, inprimagailuaren lana baino erabil daitezken materialak ari dira aztertzen. Duela gutxi Galiziako 9 urteko haur batentzako esku bionikoa egin dute ikastetxe honetan.
Faktoria / 2016-02-24 / 00:17:04
“Oporrak bakean” ekimenak Gipuzkoara udan 106 haur saharar ekartzeko 32 familia behar direla jakinarazi du. Haurrek derrigorrez basamortutik ateratzeko beharra dute, osasuna berreskuratzeko. Haur bat etxean hartu nahi duen edonork Interneten “Oporrak bakean programa” jarrita eurekin harremanetan jar liteke.
Akabo Bakea / 2016-02-16 / 00:09:05
Ekialde Ertaineko eta Asiar Ipar-ekialdeko haragiz egindako plater multzo hori, gaurko Antton Culinary Centerren.
Faktoria / 2016-02-23 / 00:23.37
Ives Salaberi “Xala”, Sebastian Gonzalez eta Panpi Ladutxe Ipar Euskal Herriko pilotariekin mahai inguru berezia. Xalari Hego Euskal Herrian jokatzeari utzita zer sentitzen duen galdetu diote, Sebastian Gonzalezekin bere ibilbidea ekarri dute gogora eta Panpi Ladutxek Ipar Euskal Herritik pilotari profesional berria prestatzeko irakasle beharra azpimarratu du.
Hiri gorrian / 2016-02-22 / 00:10:59
Bromuroak sexu grina murrizten duela eta garai batean horretarako erabiltzen zela, oso uste zabaldua da, baina ustea besterik ez da. Horretaz eta erregalizak, ginsenak edo azafraiak gure libidoan duten eraginaz aritu da Lopez Gazpio kimikaria.
Faktoria / 2016-02-17 / 00:10:43
Faktoria saioan “Eskamak kentzen” telesaileko aktore eta zuzendariekin aritu dira. Bakoitzak bere pertsonaia aurkeztu du. Eskabetxerako bateko bizimodua eta gorabeherak otsailaren 23 tik aurrera ETB-1en.
Arratsean / 2016-02-17 / 00:26:35
Chula potra bihurtzen da rapeatzen hasten denean Julia Itoiz. Lehendabiziko diskoa argitaratu du: “Poéticamente incorrecta.” Hura entzunez aritu dira solasean.
Hirigorrian / 2016-02-10 / 00:15:35
TERNUA etxeko Ricardo Idiakez-ek material berriekin egindako zamarrak ekarri ditu: luma birziklatuzkoak, plastikozko botilekin egindakoak, eta kafe hondakinarekin egindakoak ere bai!. Horrez gain, eta janzteko gustuei buruz esan du garai batean EHan bezala, Korean mendiko arropak jantzita ateratzen dela jendea kalera.
Faktoria / 2016-02-11 / 00:19:43
2015-2016 neguak badu berezitasuna: azken urteetako tenperatura beroenak utzi dizkigu eta horrek berarekin ekarri du, otsailerako loratuta egon behar ez luketen landare eta loreak ikusten hasi garela. Animalia batzuk nahastuta dabiltza eta habia egiten hasi dira txori batzuk. Gertatzen ari dena aztertu nahi izan dugu Onintze Salazar meteorologoa, Unai Pascual klima aldaketaren kontrako BCE euskal bulegoko ikerlaria eta Iakoba Errekondo agronomo eta paisajistarekin.