Nor da Angela Davis?

Faktoria / 2016-02-04 /

Mundu mailan erreferentzia ideologiko eta intelektuala da Angela Davis, 60ko hamarkatik AEBetan beltzen eskubideen aldeko mugimenduei erabat lotutako emakumea, AEBetako Alderdi Komunistako kidea, Pantera Beltzen mugimenduaren inguruan ibili zena… Ipar Hegoa Fundazioak eta Gite-Hipesek antolatutako hitzaldi eta ikastaroetan parte hartzeko Euskal Herrian izango dugu egunotan. Davisen ibilbidea errepasatu dugu Juanjo San Miguelekin.

Hemen haren biografia bat

Eman ilea kimioterapiak ilerik gabe utzi dituenentzat

Faktoria / 2016-02-03 / 00:11:04

entzun“Elkartasun ile sortak” elkarteak eta Donostiako Usandizaga Institutuko ikasleek ekimen bat jarri dute abian: Kimioterapiaren ondorioz ilerik gabe geratzen direnentzat pelukak egiteko ilea ematea. Batez ere gazteei begira egindako kanpaina da.

Animatzen?

Ligatu, dragatu ala neska/mutiletan egiten duzu?

Faktoria / 2016-02-02 / 00:15:15

entzunGaurko “Geuskera”-n, euskarari eskaintzen dioten tartean, euskaraz ligatzeko esapideak aztertu dituzte Faktoria saioan. Gazteen eta ez hain gazteen esapideak jaso dituzte. Kike Amonarriz izan dute azalpen emaile.

”Ezin da euskara batu bera erabili Hendaiako udalean eta Lekeitiokoan”

Faktoria / 2016-02-01 / 00:23:41

entzunKoldo Zuazo hizkuntzalariari Faktorian izan da, aste honetan aurkeztuko duen euskalkien inguruko web guneari buruz hitz egiteko. Euskalkiak.eus atarian, euskalkien inguruko informazio eta adibideak jaso ditu Zuazok. Euskalkien etorkizuna, euskara batuarekin nola lotu eta administrazioak erabili beharko lukeen euskara motari buruz aritu da Koldo Zuazo hizkuntzalaria.

‘Presarik gabe eta patxadaz lan egitea izan da gure sekretua”

Hiri gorrian / 2016-01-28 / 00:26:07

entzunGorka Armendarizek eta Patxi Mercerok, Leihotikan taldeko kideek,  Hiri Gorrian kontatu dute zein den talde batek horrenbeste urte, ia 25,  irauteko sekretua. Eurena behintzat hori izan da: presiorik ez, presarik ere ez, eta kantu eta disko berriak patxadarekin egitea.

Cypher-ak egiten hasi dira euskal rapeatzaileak ere!

Hirigorrian/ 2016-01-29 / 00:13:27

entzunAsier Martin “Euskal Hip Hop Herria” webguneko arduraduna eta Iñigo Iriondo “Gatom” rapeatzailea izan dira Hiri Gorrian. “CYPHER” kontzeptua azaldu dute: kamera aurreko rapeoa. BILTZARRA deitu diote proiektuari.