Kategoriaren artxiboa: 2016
Herri txiki infernu handi: Mikel Pagadi eta Zuhaitz Gurrutxaga
Hirigorrian / 2016-01-20 / 00:18:08
ETB1eko “Herri Txiki Infernu handi” saioaren atzean dagoena. Mikel Pagadi eta Zuhaitz Gurrutxagarekin.
Euskaldun kontzeptu berriak: euskaldun 2.0, transeuskaldun…
Hirigorrian/ 2016-01-18 / 00:05:52
Txerra Rodriguez soziolinguistak euskaldunen kontzeptu berriei buruz hitz egin du. “Hiri Gorrian”. Euskaldun berri eta zahar kontzeptuak zaharkituta gelditu dira, eta badira ez zahar ez berri kontsideratzen diren euskaldunak ere. Hortik dator euskaldun 2.0 kontzeptua. Transeuskaldun, bidelagun eta bidelarien berri ere eman du Rodriguezek.
Zer euskaldun mota zara zu? Non kokatuko zenuke zeure burua?
Belako: ‘Gure adinekoentzat garestiegia da kontzertuetara joatea’
Faktoria / 2016-01-18 / 00:05:20-00:25:08
Belako taldeko Josu Billelabeitia izan da Faktorian. Mungiako taldeak aurki argitaratuko du “Hamen” izeneko bigarren lan luzea. Besteak beste, hauxe komentatu du: “Espainian kulturak duen BEZ zergarekin, gure adinkideei oso garestia egiten zaie kontzertuetara etortzea”
Berri Txarrak azalean
Faktoria / 2016-01-14 / 00:05:42
Berri Txarrak taldearen zale amorratu zenbaitek tatuajeak ere badituzte; taldearen letrak edo diskoen azaleko irudiak. Arkaitz Sukuntzak eta haren emazteak, biek, elkarrekin egin zuten marrazkia: “Jaio.Musika.Hil” diskoaren azaleko loreak dituzte tatuatuta, eta baita izar gorri bat ere, alabaren izenaren aitzakian.
Aitor Arana: ”Esperantoa inoiz baino beharrezkoagoa da bakerako ere”
Faktoria / 2016-01-15 / 00:10:38
Euskara-Esperanto hiztegia kaleratu du Aitor Arana idazle eta hizkuntzalariak. Faktorian kontatu duenez, “hizkuntza naturalek jatorri eta izaera jakin bat dutenez, hizkuntza neutro baten beharra dago munduan bakea egingo bada. Hori da esperantoa; mundu guztia elkarrekin komunikatuko duen hizkuntza neutroa”. Bestetik, ikasi nahi izatera, nora jo ere azaldu du.
Euskal Herriko gaztetxeetatik ibilbidea. Zatoz!
Faktoria / 2016-01-14 / 00: 03:20-00:10:15
Topatu.eus atariak zazpi herrialdeetako gaztetxeen gida eguneratua kaleratu du. Hauetako zaharrena, gazteena eta hustuarazi duten azkeneko kideekin hitz egin dute Faktorian.
”Edertasun kanonaren barruan sartu ezean, ikusezina zara”
Faktoria / 2016-01-13 / 00:13:51
Modelos XL, estereotipoen kontra, kontzientzia astintzea eta zarata egitea helburu duen lehiaketa da. Edertasuna ez baita neurriaren araberakoa. Irati Gaztelurrutia modelo gazteak bere esperientziaren berri eman du Faktoria saioan.
Elkarbanatu zure kirol esperientzia KAPP10 aplikazioaren bidez
Faktoria / 2016-01-12 / 00:07:48
Kirol ekintzetan lortzen dituzun denborak, ibilbideak, erabiltzen dugun materiala edo ateratzen ditugun argazkiak sarean jarri nahi badituzu, Bidarteko KappSports enpresak sortu duen KAPP10 izeneko aplikazioa erabil dezakezu. Gillen Gamiochipi izan da aplikazioaren sortzailea eta berarekin hitz egin dute Faktoria saioan.
Jose Luis Rubio, REC-eko zuzendaria : “Euskarazko bikoizketa oso egoera larrian dago”
Azken aldian zeresan handia ematen ari den euskarazko azpitituluen eta bikoizketaren etengabeko debatea ekarri dugu gurera. Jarraitu irakurtzen