Fidela Bernat Erronkarieraz

Fidela Bernat (Uztarroze, Nafarroa, 1898ko apirilaren 24a – Iruñea, Nafarroa, 1991ko otsailaren 23a) erronkariera edo Erronkariko euskalkia hitz egiteko gai zen azken pertsona zen.
Bere heriotzaren data, 93 urterekin, erronkarieraren heriotzatzat ere hartzen da. Nafarroako Fonotekan hainbat dokumentu daude emakume honi egindako elkarrizketekin. Urte askotan zehar Iruñean bizi izan zen.

Transexualitate egoeran dauden haurren errealitatea II

Hamaika Telebistak ekoiztutako erreportaiaren 2. zatia, Chrysallis Euskal Herria Adingabe Transexualen Familien Elkarteko Aingeru Mayor lehendakariari egindako elkarrizketarekin.
Nola sentituko ginateke ingurukoek ez balute ikusiko ni zer naizen? Ukatuko balute ni naizena? Errealitate horretan bizi dira transexualitate egoeran dauden haurrak, hau da, zakila duten neskak eta bulba duten mutilak.
http://www.hamaika.eus/tb/bideo/80070

Sega eta beste

Sasoi betean, 28 kanala.

Iñaki Arratibel kirol medikuak pultsometroa eta potentziometroa zer diren, zertarako diren eta zer alde duten azaldu du.

Bigarren atalean, Joxe Mari Gabirondo sega irakaslea eta segalari gazteak.