Xala: ‘Ondo sentitzen naiz, nik jokatzen segituko nuke’

Faktoria / 2016-02-23 / 00:23.37

entzunIves Salaberi “Xala”, Sebastian Gonzalez eta Panpi Ladutxe Ipar Euskal Herriko pilotariekin mahai inguru berezia. Xalari Hego Euskal Herrian jokatzeari utzita zer sentitzen duen galdetu diote, Sebastian Gonzalezekin bere ibilbidea ekarri dute gogora eta Panpi Ladutxek Ipar Euskal Herritik pilotari profesional berria prestatzeko irakasle beharra azpimarratu du.

Josu Lopez Gazpio: Sexu grina pizten eta itzaltzen duten jakiez

Hiri gorrian / 2016-02-22 / 00:10:59

entzunBromuroak sexu grina murrizten duela eta garai batean horretarako erabiltzen zela, oso uste zabaldua da, baina ustea besterik ez da. Horretaz eta erregalizak, ginsenak edo azafraiak gure libidoan duten eraginaz aritu da Lopez Gazpio kimikaria.

Kontserbera bateko gorabeherak umorez kontatuta ETB-1en

Faktoria / 2016-02-17 / 00:10:43

entzunFaktoria saioan “Eskamak kentzen” telesaileko aktore eta zuzendariekin aritu dira. Bakoitzak bere pertsonaia aurkeztu du. Eskabetxerako bateko bizimodua eta gorabeherak otsailaren 23 tik aurrera ETB-1en.

Kafearen hondakinekin arropak egiten ditu TERNUAk!

Hirigorrian / 2016-02-10 / 00:15:35

entzunTERNUA etxeko Ricardo Idiakez-ek material berriekin egindako zamarrak ekarri ditu: luma birziklatuzkoak, plastikozko botilekin egindakoak, eta kafe hondakinarekin egindakoak ere bai!.  Horrez gain, eta janzteko gustuei buruz esan du garai batean EHan bezala,  Korean mendiko arropak jantzita ateratzen dela jendea kalera.

‘Hemendik aurrera negu arraroagoak izango ditugu’

Faktoria / 2016-02-11 / 00:19:43

entzun2015-2016 neguak badu berezitasuna: azken urteetako tenperatura beroenak utzi dizkigu eta horrek berarekin ekarri du, otsailerako loratuta egon behar ez luketen landare eta loreak ikusten hasi garela. Animalia batzuk nahastuta dabiltza eta habia egiten hasi dira txori batzuk. Gertatzen ari dena aztertu nahi izan dugu Onintze Salazar meteorologoa, Unai Pascual klima aldaketaren kontrako BCE euskal bulegoko ikerlaria eta Iakoba Errekondo agronomo eta paisajistarekin.