Hiri Gorrian / 2015-11-25 / 00:10:40
Urte asko daramatzazu Einsteinen erlatibitatearen teoria ulertu nahian eta ez duzu oraindik lortu? Entzun Eli Alberdi EHU-ko matematika doktoreak emandako azalpenak eta dena argiago geldituko zaizu
Hiri Gorrian / 2015-11-25 / 00:10:40
Urte asko daramatzazu Einsteinen erlatibitatearen teoria ulertu nahian eta ez duzu oraindik lortu? Entzun Eli Alberdi EHU-ko matematika doktoreak emandako azalpenak eta dena argiago geldituko zaizu
Faktoria / 2015/11/26 /00:25:43
Emazteari pankrean minbizia diagnostikatu ziotenean hasi zen Anjel Lertxundi bere azken lana idazten. “Zu” eleberriaz eta bizitzaz hitz egin dute Anjel Lertxundirekin Faktorian.
Liburuari buruzko artikulu bat irakurri nahi baduzue, hemen
Faktoria / 2015-11-25 / 00:16:43
Emakumeenganako indarkeriaren kontrako egunaren harira, Bilboko Gabriel Aresti Insititutuan izan dira Faktoria saioan, bertan martxan duten proiektua bertatik bertara ezagutzeko. Hezkidetza programaren arduraduna, ikasketa burua eta ikasleak aritu dira solasean.
Hiru Erregeen Mahaia / 2015-11-07 / 00:09: 29
2016-ko Rioko olinpiar jokoetara joateko aukera asko ditu Carlota Cigandak. Une honetan ranking-ean duen postuarekin helburu hori lortu egingo luke.
Mezularia / 2015-11-20 /00:10:50
Parisko atentatuak, antza, Bruselako Molenbeek auzoan planifikatu ziren. Baina nolakoa da Molenbeek auzoa? Olatz Arrietak, EITBko kazetariak, zertzelada batzuk eman ditu Mezularia saioan.
Faktoria / 2015-11-20 / 00:35:10
Eñaut Elorrieta eta Jon Fresco izan dira Faktorian Ken Zazpiren “Phoenicoperus” disko berriaren aurkezpen egunean honen inguruan solasean.
Hiri Gorrian / 2015-11-23 / 00:21:23
Tiroleko hiriburuan, Insbrucken, kaleko gazteekin gizarte lanean ari da Pello Añorga Donostiarra. Bere hitzetan Tirolesek eurei buruzko topikoak betetzen dituzte…garagardo edateari dagokionez, besteak-beste.
Amarauna / 2015-11-21 / 00:20:10
Goseko Ines Osinaga, Korrontziko Agus Barandiaran, Amaia Riouspeyrous eta Xabier Amuriza bildu eta Oskorriri buruz hizketan ibili dira, agurraren bezperatan.
Faktoria / 2015-11-16 / 00: 14: 29
Jon Muxika eta Josu Ibabe Sidekarra hartu eta Poloniatik Euskal Herrira etorri dira bidaian. Arazo bat baino gehiago izan dituzte, baina umorez eta pazientziaz hartu dituzte.
Faktoria / 2015-11-12 / 00:09:19
Nola idatzi behar da, “sukaldatu” ala “kozinatu” ? Entzun Ibon Sarasola hizkuntzalariak eta euskaltzainak dioena. Eztabaidan ariko dira ere Martxelo Otamendi eta Maite Artola.