Faktoria / 2017-03-10 / 00:03:12
19 urte ditu Estebanek. Ikaskide eta lagunengandik jasandako tratuari egozten dio berak bizitako sufrimendua. Tratamenduan jarraitzen du, baina menperatuta duela dio eta alde onari begiratu nahi diola.
Faktoria / 2017-03-10 / 00:03:12
19 urte ditu Estebanek. Ikaskide eta lagunengandik jasandako tratuari egozten dio berak bizitako sufrimendua. Tratamenduan jarraitzen du, baina menperatuta duela dio eta alde onari begiratu nahi diola.
Faktoria / 2017-03-10 / 00:13:58
Garbiñe Agiriano Faktoriako psikologoarekin gaur eskola jazarpena eta bere ondorioak aztertu ditu.
“Bigarren atalean, Donostiako Zubiri-Manteo institutuko gazteekin aritu gara “bullying”-az solasean. Teknologia berriek “cyberbullying”-a ekarri dute eta asko dira hau burutzeko erak. Gazteek nola ikusten dute egoera? Zer egin ohi dute kasu batekin topo eginez gero? Zein da hau gelditzeko era? Nork du ardura?” Hamaika telebista
Ikusi bideoa.
Bullyingaren ezaugarriak definitzen saiatu dira Hamaika telebistako Ertzak saioan. Noiz da burla, printzipioz arriskurik gabekoa eta noiz da benetako eraso? Identifikatzen al dira bullying mota ezberdinak? Modu berean tratatu behar da eraso homofobo bat eta bestelako arrazoiak medio gertatzen den bullyinga? Jose Antonio Oñederra psikologian doktorearekin eta Gehituko Xabier Lozano eta Juan Ramon San Sebastiarekin hitz egin dute.
Tuentin geure burua babesteko moduak. Interesgarria.