A Barandiaran: ‘Spotlight-eko protagonista asko gaude hemen, gaur’

Faktoria / 2016-03-01 / 00:11:04

entzunAlberto Barandiaran kazetariak artikulua idatzi du gaurko Berrian: “Spotlight, hemen, gaur”. Oscar onenaren saria jaso duen filmak sexu gehiegikeriak ikertu dituen kazetarien lana kontatzen du. Barandiaranek Faktorian kontatu du haren belaunaldiko ikasle asko izan zitezkeela Spotligheko protagonista.

 

Non bukatzen da burla bullyingari paso emateko?

Bullyingaren ezaugarriak definitzen saiatu dira Hamaika telebistako Ertzak saioan. Noiz da burla, printzipioz arriskurik gabekoa eta noiz da benetako eraso? Identifikatzen al dira bullying mota ezberdinak? Modu berean tratatu behar da eraso homofobo bat eta bestelako arrazoiak medio gertatzen den bullyinga? Jose Antonio Oñederra psikologian doktorearekin eta Gehituko Xabier Lozano eta Juan Ramon San Sebastiarekin hitz egin dute.

Bestetik, interesgarria da Iruñean bullyinga jasan zuten hainbat gaztek sortu duten taldea Bullyingaren aurka altxatu

Gazteak botere-harremanen, edertasun kanonen edo zeloen aurrean

Nola bizi dute gazteek feminismoa? Oraingoan, Ertzak saioan gazteei eman diete ahotsa, botere-harremanak, jeloskortasuna, kontrola edo edertasun kanon zorrotzen zama nola kudeatzen duten ezagutzeko. Hernaniko Institutuko Liletak taldearekin batu eta erantzun guztiak bildu dituzte hemen.