Bilbon ‘parkour’-a egiten du Asier Osmak, eta hortz guztiak ditu!

Hirigorrian / 2016-01-26 / 00:31:22

entzunParkour Bilbao-ko kidea da Asier Osma eta hiriko kale eta plazetan saltoka, korrika eta txiribueltaka ibiltzen dira. Baita Bilbotik kanpora ere. Lehiaketak hala ere, ez dira euren filosofiaren barruan sartzen.

Nordic walking

28 kanalako Sasoi betean saioan lehen atalean igeriketa izan dute hizpide. Bigarrenean, ‘nordic walking’ izeneko kirola azaldu digute.

Gaiaren inguruan irakurri nahi baduzu, honatx Berrian argitaratutako artikulua

Zumba eta beste

Sasoi betean kirolari buruzko 28 kanalako saioa da.

Saio honetan egingo dugun kirolaren arabera jantzi eta oinetako egokiak aukeratzeko aholkuak ditugu (Lehen atelean 9-10 minutu). Bigarren atalean zumba klasearen nondik norakoak azaldu dizkigute Tolosako emaileak eta hartzaile batzuek.

Elkarbanatu zure kirol esperientzia KAPP10 aplikazioaren bidez

Faktoria / 2016-01-12 / 00:07:48

entzunKirol ekintzetan  lortzen dituzun denborak, ibilbideak, erabiltzen dugun materiala edo ateratzen ditugun argazkiak sarean jarri nahi badituzu, Bidarteko KappSports enpresak  sortu duen KAPP10 izeneko aplikazioa erabil dezakezu.  Gillen Gamiochipi izan da aplikazioaren sortzailea eta berarekin hitz egin dute Faktoria saioan.

Josu Gomez Ezeiza: eliteko ibiltariekin goi mailako ikerketan

Hiri Gorrian / 2015-12-17 / 00:16:23

entzunMundu osoko eliteko ibiltariak Josu Gomez Ezeiza ikerlari Tolosarraren eskuetatik pasatzen ari dira: ibiltari onenek entrenamendu onenak nola egin…horretan asmatzea da ikerketaren helburua.

Natxo Gonzalez: ”sekula ez dut ikusi halako olatu handirik”

Hiru Erregeen mahaia / 2015-12-12 / 00:12:26

entzunNatxo Gonzalez surflari bizkaitarrak olatu handien munduko zirkuituko txapelketan hartu zuen parte Jaws-en (Hawaii). Esperientzia itzela izan zen, munduko onenekin mundu mailan famatua den olatu izugarri honetan.

Mikel Urrutikoetxea, bi txapel buru bakarrarentzat

Faktoria / 2015-11-30 / 00:13:52

entzunMikel Urrutikoetxeak 22-20 irabazi dio Martinez de Irujori Lau t’erdiko Finalean. Eskuz banakakoa ere irabazi zuen eta urte berean bi txapela irabazi dituen lehen bizkaitarra izatera heldu da.