Filmak sakelekoan, kalitate onez eta segundo baten jeitsita

Hirigorrian / 2016-04-27 / 00:15:21

entzun5G teknologia. Hiru urte barru gure sakelekoan izatea espero du Zaloa Campillo, telekomunikazio ingeniariak. Komunikazio azkarra, garbia eta gailu asko elkar lotzeko balioko duena.

Naroa Martinez: ”Mutilen kirola delako ezin izan du segi neska askok”

Faktoria / 2016-04-28 / 00:06:32

entzunEmakume pilotarien Bartzelonako lehenbiziko txapelketan parte hartu du Naroa Martinez arabarrak. Zaletasuna duten emakumeei etxean ez geratzeko deia egin die “gure artean arituko gara”. Izan ere, bere ustez, maila handiko neska askok utzi egin behar izan dute “mutilen kirola” delako.

Idazle bihurtu diren irakurleen berri, Garoako Imanol Agirreren eskutik

entzun Garoa kultur laborategiaren liburu dendetan egitekoak diren aurkezpenak baliatu ditu Imanol Agirrek gaurko literatur tarteko gaia proposatzeko. Izan ere, Donostiako dendan Lucia Baskaranen Partir liburua aurkeztuko dute, eta Zarauzkoan Ekhiñe Eizagirreren Alde erantzira nabil. Horren harira, Garoaren bueltan irakurtzen ibilitako jendea idazle izatear heldu dela ohartu da Agirre, eta horrek eragiten dizkion burutazioak ekarri ditu gurera.