2013ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalerdietan atera zuen doinu berria Ametsek. Oinarrian hartutako doinua zertxobait bere kasa moldatu egin zuela kontatu digu.
Kategoriaren artxiboa: Hizkera
Sexuari buruzko topikoak, Mikel Pagadiren ikerketa berri batean
Sexuari buruz prentsan idazten denaz aritu da Mikel Pagadi ‘Airean’ saioan. Ikerketa bitxi eta xelebrea egin du, umorez betetakoa! Ikus ezazu!
Dependentzia-arretarako erdi mailako gradua, Azkoitia-Azpeitia BHIn
Faktoria / 2016-05-04 / 00:10:37
Mendekotasunen bat duten gizon eta emakumeak zaintzeko, titulazioa ezinbestekoa izango da datorren urtetik aurrera. Egoera berri horrek bultzatuta, ikasketa berriak prestatu ditu Urola Ikastola Azkoitia-Azpeitia BHI eskolak, Dependentziaren Arretarako erdi mailako gradua. Xehetasun guztien berri eman dituzte Alberto Izagirre eskolako zuzendariak eta Mikel Alberdi zuzendari ordeak Euskadi Irratiko Faktorian.
Bardea: Game of Thrones baino askoz gehiago
Hirigorrian / 2016-04-29 / 00:09:18
Txapi Txuri etxeko nagusiak, Kerman Laskibiarrek azaldu digu Bardeak duen bizitza: HBO ekoiztetxekoek baino 20 urte lehenago deskubritu zuten beraiek.
Guztiok matematekari, zergatik ez?
Faktoria / 2016-05-02 / 00:17:12
Oxford-etik itzuli berri, Ainhoa Iñiguez matematekari eta Bilboko ingeniaritza eskolako irakasleak “matematika txokoa” ekimenaren berri eman du Euskadi Irratiko Faktorian, besteak beste. Matematika publiko zabalarengana gerturatzeko ahalegin bat Iñiguez-ek berak azaldu duenez, ikastaro desberdinak izango dira “matematikekin ondo pasatzeko helburuarekin”.
Azalpenak
Ikasleek ahozko azalpen bat nola prestatu eta egin duten azaltzen dute.
Nolako ingurunea, halako hizkuntza.
Elhuyarreko Ana Galarragak ikerketa baten berri eman du Euskadi Irratian. Hezetasunak, tenperaturak eta antzeko aldagaiek hizkuntzen soinuan nola eragiten duten landu dute. “Leku heze, bero eta tropikaletan, basoak eta izaten diren leku horietan, hizkuntzek askoz bokal gehiago izaten dituztela, eta kantariagoak edo dira, doinu kantariagoa dute, leku lehor, hotz eta irekietan baino. Horietan kontsonante gehiago izaten dituzte”, adibidez. Zergatik? Entzun.
Zer hartzen dute kontuan aztertzaileek?
Alberto aztertzailea da eta ahozko azterketaren inguruko aholku batzuk ematen dizkigu bideo honetan.
Julian Iantzi
Maitane Segurolak Julian Iantziri egindako elkarrizketa. Ezagut ezazu hobeto.