Atarrabiatik ikusi nahi zaitut!!!

Enekok deitu dio Marimaistrari. Telebistan ikusi nahi du, baina Atarrabian bizi da eta han ez dago euskarazko telebistarik.
Gure sorgintxoak gomendatu dio Iruñerriko euskarazko telebista martxan jartzeko diru-bilketa kanpainan parte har dezala.

 

Lonja-Laket, Lonjetan droga kontsumo arduratsua egiteko programa

Faktoria / 2016-03-29 / 00:11:30

entzunLokaletan biltzen diren gazteekin elkartu eta lonjen erabilera ludikoari lotutako arriskuak murriztea da Lonja-Laket egitasmoaren helburua. Ekimenak Europako Kontseiluaren aitortza jaso zuen 2012an eta orain, Vital Fundazioaren laguntzaz, Araban jarri dute martxan. Unai Perez de San Roman, drogen kontsumoaren arriskuen murrizketen aldeko Ai Laket Elkarteko kideak eman du programaren berri.

‘Greziara iristen diren errefuxiatuek beldur izugarria diote Turkiari’

Faktoria / 2016-04-04 / 00:09:36

entzunBorja Olabegogeaskoetxea itsas salbamenduko boluntarioen arduraduna da eta abendutik Greziako Chios irlan lanean ari da. Europako Batasunak Turkiarekin sinatu duen akordioa indarrean sartu den egunean, kanporatu dituzten lehen errefuxiatuak kaleratzen ikusi ditu.