Kafearen hondakinekin arropak egiten ditu TERNUAk!

Hirigorrian / 2016-02-10 / 00:15:35

entzunTERNUA etxeko Ricardo Idiakez-ek material berriekin egindako zamarrak ekarri ditu: luma birziklatuzkoak, plastikozko botilekin egindakoak, eta kafe hondakinarekin egindakoak ere bai!.  Horrez gain, eta janzteko gustuei buruz esan du garai batean EHan bezala,  Korean mendiko arropak jantzita ateratzen dela jendea kalera.

“Jokoa mugitu da; fisikoaren aldetik fiteago jokatzen da”

Peio Larraldek eta Battitta Ducassouk jokatu berria zuten buruz buruko finala. Bixintxo Bilbaok Arrangoitzeko finalerdia galdu zuen lehenago Ducassouren kontra. Hirurek Parisko lehiaketa jokatuko dute asteburu honetan.
Elkarrizketa egin die Ipar Euskal Herriko Hitzak

‘Hemendik aurrera negu arraroagoak izango ditugu’

Faktoria / 2016-02-11 / 00:19:43

entzun2015-2016 neguak badu berezitasuna: azken urteetako tenperatura beroenak utzi dizkigu eta horrek berarekin ekarri du, otsailerako loratuta egon behar ez luketen landare eta loreak ikusten hasi garela. Animalia batzuk nahastuta dabiltza eta habia egiten hasi dira txori batzuk. Gertatzen ari dena aztertu nahi izan dugu Onintze Salazar meteorologoa, Unai Pascual klima aldaketaren kontrako BCE euskal bulegoko ikerlaria eta Iakoba Errekondo agronomo eta paisajistarekin.