Pantailetan euskaraz bizi, egunez egun

BERRIA / 2025-05-06

PANTAILAK EUSKARAZ-EK PANTAILALDIRAKO PROPOSATU DUEN EGUTEGIA:

  • Maiatzak 6: Irlandako Kneecap filma, euskarazko azpidatziekin, Bilboko Kafe Antzokian (20:00).
  • Maiatzak 7: Sakelakoa eta ordenagailua euskaraz konfiguratu.
  • Maiatzak 8: Zernonikusi aplikazioa deskargatu, eta euskarazko eduki bat ikusi.
  • Maiatzak 9: Argia Multimedia kanaleko dokumental bat ikusi.
  • Maiatzak 10: Zinema areto batera joan, eta, euskarazko filmik ez badago, euskararentelefonoa.eus helbidean salaketa jarri.
  • Maiatzak 11:Berria.eus-eko edo Ikasgelako bideo bat ikusi.
  • Maiatzak 12:twitch.tv/gameerauntsia kanalean, bideojokoei buruzko saioa ikusi (17:30).
  • Maiatzak 13: Euskal Encodings web orrian eskaintzen duten euskarazko film batez gozatu.
  • Maiatzak 14:Urak eginen du bide dokumentala ikusi: Kanalduden, 20:00etan, edo Hamaikan, 22:00etan.
  • Maiatzak 15: Euskaraldian ere, pantailetan euskaraz bizi!

TTINKA

Belarri

Belarri diskoetxeak, Arantxa HirigoyenPhilippe Albor eta Amaia Carrereen Ttinka izeneko proiektu berria plazer handiz aurkezten dizu!

Haur gazteei (0-7 urte) eskainitako kantu, musika eta ilustrazioz osaturiko diska-liburuxka da Ttinka proiektua.

Hogeita lau kantu eta josteta kantuek osatzen dute lana. Gehienak sorkuntzak izanik ere, Haurrock taldeari esker gaur egun ezagun egin diren hainbat kantu atzeman daitezke.

Yodog arraintxoa, abusoen kontrako ipuina

geuria.eus

‘Yodög arraintxoa’ abusuak pairatu, salatu eta indartuta agertzen den arrain baten istorioa da. Bi basauriarrek sortu dute gazteei eta nerabeei zuzendutako ipuina: Pepe Godoyk idatzi eta Jon Spinarok ilustratu. Doan eta libre deskargatzeko, inprimatzeko eta eskoletan erabiltzeko. Beheko esteka honetan jaitsi daiteke PDF formatuan ipuin osoa, lau hizkuntzatan: https://geuria.eus/wp-content/uploads/2024_01_18_yodog.pdf

Euskelelea

Munduan barrena

Behin batean ari omen ziren laminak haritz ezpala batzuekin jolasean, harrizko pilotekin, harkaitzezko pareta baten kontra. Marik ezpala horietako bat hartu, barrutik hustu eta eta lau soka josi omen zizkion: soka bat lurrarentzat, marroia, beste bat urarentzat, urdina, beste bat haizearentzat, gardena, eta beste bat suarentzat, gorria. Horrela sortu ei zuen Euskelelea, bere kantuak laguntzeko musika-tresna aproposa, eta gerora munduan zehar zabalduko zena, lekuan lekuko izen eta musikak bereganatuz.

Enrike Solinís-en ideia eta instrumentu originalean oinarriturik, Juan Kruz Igerabideren ipuin eta hitz jolastiekin, Euskal Barrokensembleren doinu eta kantu ederrekin eta Irrimarrak sortutako irudi gozagarriekin gure irudimena airean eramango du Euskeleleak 3 urtetik gorako haur eta familiei eskainitako ipuin musikatu honetan, elkarrekin abestu eta gozatuz.