A Barandiaran: ‘Spotlight-eko protagonista asko gaude hemen, gaur’

Faktoria / 2016-03-01 / 00:11:04

entzunAlberto Barandiaran kazetariak artikulua idatzi du gaurko Berrian: “Spotlight, hemen, gaur”. Oscar onenaren saria jaso duen filmak sexu gehiegikeriak ikertu dituen kazetarien lana kontatzen du. Barandiaranek Faktorian kontatu du haren belaunaldiko ikasle asko izan zitezkeela Spotligheko protagonista.

 

Xabi Villanueva: ‘Busti nahi ez, eta toxikoa daramagu soinean’

Faktoria / 2016-02-29 / 00:11:15

entzunXabi Villanueva Greenpeaceko bozeramaileak Detox kanpainaren berri eman du Faktorian; sarri erabiltzen ditugun zenbait jantzik osagai tokikoak dituztela ohartarazteko kanpaina. PFC izenekoa da sustantzia horietako bat, eta kanpaina hau tarteko, hainbat arropa etxek hitzeman dute erabiltzeari utziko diotela.

Aitor Arana: ”Esperantoa inoiz baino beharrezkoagoa da bakerako ere”

Faktoria / 2016-01-15 / 00:10:38

entzunEuskara-Esperanto hiztegia kaleratu du Aitor Arana idazle eta hizkuntzalariak. Faktorian kontatu duenez, “hizkuntza naturalek jatorri eta izaera jakin bat dutenez, hizkuntza neutro baten beharra dago munduan bakea egingo bada. Hori da esperantoa; mundu guztia elkarrekin komunikatuko duen hizkuntza neutroa”. Bestetik, ikasi nahi izatera, nora jo ere azaldu du.