Kategoriaren artxiboa: 15-20 minutu
Txontxongiloak egiten
Lodia naiz, eta zer?
Faktoria / 2016-04-06 / 00:17:28
Itsaso Blazquez izan da Faktorian gonbidatu. Lodifobiaz aritu dira berarekin: “Analisiak bikain dituen lodia baino, gaixo dagoen argala nahiago du gizarte honek”.
”Europa-Turkia akordioak auzolotsa ematen du”
Alex Txikon: ‘Historia egin ala ez, oso-oso gogorra izan da’
Hiru Erregeen Mahaia / 2016-02-29 / 00:18:12
Alex Txikonek Hiru Erregeen Mahaiari eskaini dio Nanga Parbateko gailurra zapaldu ondorengo aurreneko elkarrizketa. Mendizale bizkaitarra lortu dutenaren gogortasuna utzi nahi izan du agerian.
Saharako haurra etxean izatea udako poztasuna da
Faktoria / 2016-02-24 / 00:17:04
“Oporrak bakean” ekimenak Gipuzkoara udan 106 haur saharar ekartzeko 32 familia behar direla jakinarazi du. Haurrek derrigorrez basamortutik ateratzeko beharra dute, osasuna berreskuratzeko. Haur bat etxean hartu nahi duen edonork Interneten “Oporrak bakean programa” jarrita eurekin harremanetan jar liteke.
‘Hemendik aurrera negu arraroagoak izango ditugu’
Faktoria / 2016-02-11 / 00:19:43
2015-2016 neguak badu berezitasuna: azken urteetako tenperatura beroenak utzi dizkigu eta horrek berarekin ekarri du, otsailerako loratuta egon behar ez luketen landare eta loreak ikusten hasi garela. Animalia batzuk nahastuta dabiltza eta habia egiten hasi dira txori batzuk. Gertatzen ari dena aztertu nahi izan dugu Onintze Salazar meteorologoa, Unai Pascual klima aldaketaren kontrako BCE euskal bulegoko ikerlaria eta Iakoba Errekondo agronomo eta paisajistarekin.
Leire Ibarretxe, zer den ekologikoa eta zer ez argitu nahian
Ekosfera / 2015-11-12 / 00:20:07
Nekazaritza eta abelazkuntza ekologikoaren arautegiaz aritu da Leire Ibarretxe, zer den ekologiko eta zer ez argitzen saiatzeko.
Herri txiki infernu handi: Mikel Pagadi eta Zuhaitz Gurrutxaga
Hirigorrian / 2016-01-20 / 00:18:08
ETB1eko “Herri Txiki Infernu handi” saioaren atzean dagoena. Mikel Pagadi eta Zuhaitz Gurrutxagarekin.
Belako: ‘Gure adinekoentzat garestiegia da kontzertuetara joatea’
Faktoria / 2016-01-18 / 00:05:20-00:25:08
Belako taldeko Josu Billelabeitia izan da Faktorian. Mungiako taldeak aurki argitaratuko du “Hamen” izeneko bigarren lan luzea. Besteak beste, hauxe komentatu du: “Espainian kulturak duen BEZ zergarekin, gure adinkideei oso garestia egiten zaie kontzertuetara etortzea”