Euskal Herriko gaztetxeetatik ibilbidea. Zatoz!

Faktoria / 2016-01-14 / 00: 03:20-00:10:15

entzunTopatu.eus atariak zazpi herrialdeetako gaztetxeen gida eguneratua kaleratu du. Hauetako zaharrena, gazteena eta hustuarazi duten azkeneko kideekin hitz egin dute Faktorian.

Elkarbanatu zure kirol esperientzia KAPP10 aplikazioaren bidez

Faktoria / 2016-01-12 / 00:07:48

entzunKirol ekintzetan  lortzen dituzun denborak, ibilbideak, erabiltzen dugun materiala edo ateratzen ditugun argazkiak sarean jarri nahi badituzu, Bidarteko KappSports enpresak  sortu duen KAPP10 izeneko aplikazioa erabil dezakezu.  Gillen Gamiochipi izan da aplikazioaren sortzailea eta berarekin hitz egin dute Faktoria saioan.

Klima aldaketa

Berotegi-efektua ezinbestekoa da Lurrean bizitza bermatzeko. Egun zientzialari eta politikarien kezka-iturri da. Zergaitik ote? DBHko 1. eta 2. mailako ikasleei zuzenduriko ikasmaterial honetan aurki dezakezu erantzuna.

Flash animazio gehiago energia, oporraldi ekologiko, bioaniztasuna eta abarri buruz naturagaia webgunean..

 

Ondarruko berbak

Zer esan nahi dute hitz hauek? Ondarrutarrek beraiek ere ezagutzen al dituzte?

Pipilinu, famau, trunpalle, borragarrixe, txitxin potin, diarrotsa, errie emon, kikirri euki, zibota, txubilla, intxirrikitun.

Jan ondoren, platera ogiaz garbitu.

Estreinatu gabea.

Trebea izan.

Kolpe bat hartu ondoren irtetzen den kozkorra.

Oihua.

Gorra izan.

Utzi, laga.

Sarri-sarri.

Txikia.

Orain arte ezagutzen genuena gainditzen duena.

Atea bi edo hiru zentimetro irekita dagoenean.