Emozio, pentsamendu eta portaera, eskutik helduta

Iruñeko Udalak antolatutako “Emozio, pentsamendu eta portaera, eskutik helduta” hitzaldiaren hasiera dugu bideoan.

Iruzkinak: Jarraitu irakurtzen

Drogei buruz solasean

Blai gazteon telebistan drogei buruz hiztektan aritu dira Jokin Segovia Ai Laket! elkarteko kidea, Aitor Aspuru “Drogas, capitalismo y movimientos radicales. Fragmentos para un discurso crítico en Euskal Herria” liburuaren egileetako bat eta Maider Gorritiberea herri mugimenduko kidea.

Iruzkinak:

Jarraitu irakurtzen

Jon Larruskain: “Ez da lortu kirolari batek lesio bat pairatzeko daukan probabilitatea aurreikustea” #Zientzialari (82)

Zientzia kaiera / 2017-11-10 / 00: 04:22

Jon Larruskain EHU ikerlariak ariketa fisikoa egitearen onurez ari da, baita ekar ditzakeen ondorioez ere.

 

‘Obabakoak’ antzezlanari buruz

Ahoz aho saioan Ilazki Serranok Obabakoak antzezlaneko bi aktorerekin hitz egin du obrari buruz, Miren Gaztañaga eta Iñake Irastorzarekin hain zuzen.

Iruzkinak:

Bideo luze samarra da baina lehen minutuetan ikus daitezke hainbat gauza:

  • Keinuak: diskurtsoarekin bat, adierazgarritasuna eta naturaltasuna.
  • Tonua: tonu monotonorik gabe, ideiak azpimarratu eta elkarrizketari zein azalpenari adierazkortasuna eman.
  • Begirada: elkarrizketa mantendu eta solaskidee entzun nahiz hitza emateko.
  • Txandak errespetatzea: bakoitzaren jarduna oztopatu gabe.