Prentsaren trantsizio digitala

Etengabeko aldaketan daude komunikabideak mundu zabalean. Euskarazko hedabideak ez dira salbuespena. Berrikuntza teknologikoetara, kontsumo modu berrietara eta aro digitalera egokitzen ari dira. BERRIA TBk prentsaren trantsizio digitalari buruzko erreportaje berezia prestatu du. Euskarazko komunikazio esparruan erreferentziazko sei ordezkarien iritziak jaso ditu: Alberto Barandiaran Hekimen euskal hedabideen elkarteko zuzendaria, Alaitz Artolazabal Tokikom euskarazko toki komunikabideen bateraguneko zuzendaria, Lorea Agirre Jakin aldizkariko zuzendaria, Iban Arantzabal Goiena taldeko zuzendari nagusia, Estitxu Eizagirre Argia aldizkariko zuzendaria eta Pello Urzelai Berriako IKT arduraduna.

Eguneroko plazer txikiak

BERRIA berritu da, paperean eta webgunean, eta horrekin batera berritu dira Badok.info eta lurraldeetako Hitzak ere. Eskaintza berriarekin plazer txikiak handiago dira egunero. Film labur hau Lander Garrok zuzendu du, eta 3:14 irauten du. Hendaian grabatu da, Ondarraitzen. Hauek osatzen dute film laburraren taldea:
Aktoreak: Miren Gaztañaga, Ramon Agirre, Ibai Lekuona eta Oier Racero.
Kamera: Santi Cuartango.
Soinua: Beñat Gantxegi.
Ekoizpena: Ainara Lasa.
Gidoia eta zuzendaritza: Lander Garro.