Elhuyar lantaldeak koronabirusaren inguruko argibideak emateko bederatzi bideo-pilulako sortu ditu, atzotik egunero-egunero argitaratuko direnak web gune honetan. Oraingo bideoan komunitate zientifikoa egiten ari den ahaleginez mintzatzen da Ana Galarraga, krisialdi honetan zientzia-politiketan eragiteko beharra agerian utziz.
Elhuyar Zientziako lantaldeak koronabirusaren inguruko argibideak emateko bederatzi bideo pilulako sorta bat prestatu du, gaur hasi eta egunero-egunero argitaratuko dena. Ana Galarraga Aiestaran Elhuyarreko kideak, minutu bateko bideoetan, hainbat gai landu ditu, hala nola birusaren jatorria, komunitate zientifikoaren ahalegina, adinaren araberako eragina, emakumeak zaurgarriago izatea, eta tratamenduak.
Azken urteotan FIFAk Real Madrid, FC Bartzelona edota Atletico de Madrid futbol taldeak zigortu ditu adingabeko futbolarien nazioarteko transferentziaren debekua errespetatu ez dutelako, hain zuzen ere, FIFAk
eginiko “Jokalarien estatutuari eta transferentziari buruzko
erregelamenduaren” 19. artikulua urratu dutelako adingabekoen
transferentziak gaitzesten dituena.
Egia da egoera batzuk salbuetsita
daudela: batetik, jokalarien gurasoek egoitza klub berriaren Estatura
aldatzen badute, beti ere, futbolarekin zerikusirik ez
duten arrazoiengatik; bestetik, transferentzia Europar Batasunaren edo
Europako Esparru Ekonomikoaren lurraldean egiten bada, beti ere,
jokalariak 16 eta 18 urte bitarteko adina badu.
Debekuak, besteak beste, lan eskubidea eta ez diskriminatua izateko eskubidea urratzen ditu, Espainiako Konstituzioak arautzen dituen oinarrizko eskubideak direnak (EK 35. eta 14. artikuluak), alegia.
Manex Garaio pasahitzen inguruan aritu da, Juanan Pereiraren artikulua mahai gainean jarriz. Nola sortu pasahitz seguruak? Zein plataforma erabili horretarako? Zein pasahitz ez erabili? Zer dira hash-ak?
Gaurkoan historiara jo du Lorea Argaraterek estralurtarren inguruan egin diren hausnarketen eta gertatu diren kasuen inguruan murgiltzeko. Zergatik lotzen ditugu ovniak ezaugarri jakin batzuekin? Guztia gure imajinazioaren parte dela azaldu du Loreak. Estralurtarren fenomenoari eta beste hainbati komunikabideek ematen dioten garrantziak gizartean duen eraginaz ere aritu da.
Irakasle batek ikasle bat Twitterren blokeatzea zilegi da? Galdera zaila da erantzuten, edo agian ez, baina ziur irakasle bakoitzak izango duela bere ikuspuntua. Bere irizpidea. Tira, sarean badira hainbat bizikidetza arau, komunikatzeko eta harremanak izateko unean kontutan izan behar ditugunak. Netiketa deitzen zaie (Netiquette ingeleraz) eta 1995ean idatzi ziren lehenengoz. Maite Goñik zirt edo zart azalduko dizu.
Maitemintzen garenean, besteak beste, hormonak hasten dira dantzan gure gorputzean. Hasieran, estrogenoak (emakumezkoetan) eta testosterona (gizonezkoetan). Gerora, beste substantzia batzuez mozkortzen da gure gorputza: norepinefrina, serotonina, dopamina… Eta urteak eman ondoren bikotearekin, zer gertatzen ote da?