Ikusi duzu lehen euskarazko TED talk-a?

 

Karmele Jaio idazleak ‘Gaur fikzioa irakurtzera gonbidatzen zaitut’ izeneko TED Talk-a eskaini zuen Gasteizen. Zergatik irakurri behar dugu? Eta zehatzago, zergatik irakurri behar dugu fikzioa?  Euskaraz egin den lehen TED hitzaldia. Ikus ezazu!

Bularretik mintzora

Galtzagorri elkartean Bularretik Mintzora hizpide, entzule baten galderari erantzunez, Itziar Zubizarreta eta Juan Kruz Igerabide.

_______

Erreparatzekoak:

  • Keinuak: diskurtsoarekin bat egiten duten keinu adierazgarriak.
  • Begirada: hartzaileei begira, txandaren zain beherantz begira…
  • Gorputz jarrera: eserita, zutik.
  • Tonua: adierazkortasuna. Ideiak indartzeko…
  • Espazioaren erabilera: oholtzaren ertzean, behean, entzuleengandik hurbil. Mugimendua.
  • Txandak: bakoitzak berea esateko arazorik ez, txanda eskatu eta eman.

BIZILABE

Erreparatzeko:

  • Txandak: taldekide bakarrak hitz egiten du, beste biak, isilik: bat azalpena jarraitzen, bestea aditu gabe.
  • Gorputz jarrera: azalpena egin eta jarraitzen ari dena tente esperimentuaren atzean. Bestea, atzerago, eserita, bazter batera begira.
  • Tonua: adierazkorra
  • Begirada: solaskideari begiratzen dio azalpena eman bitartean.
  • Keinuak: adierazkorrak, diskurtsoarekin bat. Azalpena jarraitzen ez duenak mingaina atera, abanikoa erabili…