Euskal literaturan, bere biziraupen eta garapenaren aldeko borroka horretan, beti egon da belaunaldi berriekiko kezka. Ba al dator literaturara emana bizi den gazterik? Gogoeta, “Sautrela” saioan.
Kategoriaren artxiboa: Erreportajea
Immigrazioa eta estereotipoak hedabideetan jasotzen duten tratamendua
Aurreiritziak, arrazakeria, hedabideak…
Transexualitate egoeran dauden haurren errealitatea II
Hamaika Telebistak ekoiztutako erreportaiaren 2. zatia, Chrysallis Euskal Herria Adingabe Transexualen Familien Elkarteko Aingeru Mayor lehendakariari egindako elkarrizketarekin.
Nola sentituko ginateke ingurukoek ez balute ikusiko ni zer naizen? Ukatuko balute ni naizena? Errealitate horretan bizi dira transexualitate egoeran dauden haurrak, hau da, zakila duten neskak eta bulba duten mutilak.
http://www.hamaika.eus/tb/bideo/80070
Xanta Souza brasildarra, txinga txapelduna
Kale Dor Kayiko elkartea
Ijitoak hobeto ezagutzeko ETBko Nago saioaren pasarte bat.
Lehen hezkuntzako ikasleak eta sexualitatea
Sexu-heziketa lehen hezkuntzan
ETBko SexSua saiokoak Mireia Cifuentes sexologoarekin izan dira lehen hezkuntzako sexualitate irakasgai batean. Adin honetarako aproposak diren jarrera eta baliabideak erakutsi dizkigu Mireiak.
Nahieran ikus dezakezue.
Santutxuko KRML, auzoa(k) biziberritzeko tresna
Hutsik daramazki azken bi urteak Bilboko Santutxu auzoko Karmelo ikastola izan zenak. Duela urte asko auzokideek eraikitako espazioa berreskuratu zuten 2015eko azaroaren 14an. Egun hartatik aurrera tokiaren erabilera zein funtzionamendua erabakitzeko prosezu parte hartzaile bat abiatu zuten hainbat herritarrek, Karmelo bera, auzoa zein Bilbo biziberritzeko helburuarekin.
Antonio Mujika, erlezaintza zaletasun
Lesakako Telletxeko Borda baserrian bizi da Antonio eta ‘Herri People’ saioan bere zaletasunaren berri eman digu. Erleentzako toki aproposa egokitu zuen, eta ezti bikaina egiten du.
Nerea Amilibia korrikalariarekin hizketan
Ehunka txapel irabazi dituen Nerea Amilibia korrikalariarekin izan da Ibon Gaztañazpi.
”12 urterekin joan behar izan genuen neskame”
Faktoria / 2016-03-07 / 00:23:14
Gerra ostean, 1950eko hamarkadatik aurrera, miseriak eta beharrak eraginda, neskame edo neskato joandako ehunka neskaren testigantzak kontatzen dituen dokumentala da “Neskatoak”. Jon Abril zuzendaria eta dokumentalean parte hartu duten neskato ibilitako Mari Karmen eta Ramoni Tapia ahizpak izan dira Faktorian.