Gazteak botere-harremanen, edertasun kanonen edo zeloen aurrean

Nola bizi dute gazteek feminismoa? Oraingoan, Ertzak saioan gazteei eman diete ahotsa, botere-harremanak, jeloskortasuna, kontrola edo edertasun kanon zorrotzen zama nola kudeatzen duten ezagutzeko. Hernaniko Institutuko Liletak taldearekin batu eta erantzun guztiak bildu dituzte hemen.

‘Barruak astintzen’

Sartu Goienako webgunean eta ikusi (eta nahi izanez gero, deskargatu) “Barruak astintzen” erreportajea.

Buru Gaixotasuna duten Pertsonen eta Senideen Gipuzkoako Elkartearen eskutik iritsi da errekonozimendua: Barruak astintzen erreportajea aukeratu du, Kazetaritza eta Buru Osasuna Saria 2015 lehiaketako telebistaren kategorian.

Arrasateko San Juan de Dios Ospitaleak, Arizmendi-Almen Ikastolak eta Goienak elkarlanean egindako erreportajea da. Arabako Arespalditza herrian, lau egunez, elkarrekin bizi izaten egon diren ikasleak eta buruko gaixotasuna duten pertsonak ditu protagonista; euren testigantzetan oinarritzen da lana. Agifesetik adierazi dutenez, “proiektuaren interesgarritasuna eta nola landuta dagoen” baloratu dute, saria erabakitzerako orduan.

Ligatu, dragatu ala neska/mutiletan egiten duzu?

Faktoria / 2016-02-02 / 00:15:15

entzunGaurko “Geuskera”-n, euskarari eskaintzen dioten tartean, euskaraz ligatzeko esapideak aztertu dituzte Faktoria saioan. Gazteen eta ez hain gazteen esapideak jaso dituzte. Kike Amonarriz izan dute azalpen emaile.