‘Obabakoak’ antzezlanari buruz

Ahoz aho saioan Ilazki Serranok Obabakoak antzezlaneko bi aktorerekin hitz egin du obrari buruz, Miren Gaztañaga eta Iñake Irastorzarekin hain zuzen.

Iruzkinak:

Bideo luze samarra da baina lehen minutuetan ikus daitezke hainbat gauza:

  • Keinuak: diskurtsoarekin bat, adierazgarritasuna eta naturaltasuna.
  • Tonua: tonu monotonorik gabe, ideiak azpimarratu eta elkarrizketari zein azalpenari adierazkortasuna eman.
  • Begirada: elkarrizketa mantendu eta solaskidee entzun nahiz hitza emateko.
  • Txandak errespetatzea: bakoitzaren jarduna oztopatu gabe.

Booktrailerra: Liburua eta teknologia berriak uztartuta

Faktoria / 2017-05-17 / 00:16:55

Axular lizeoko ikasleek irabazi dute Galtzagorri elkartearen Booktrailer lehiaketako publikoaren sari bat.  Saridunak eta Galtzagorri elkarteko Iñaki Markotegi izan dira ‘Faktoria’n.

‘Passion for knowledge’, zientziaren irrika ereitea helburu

“Passion for knowledge” jaialdiaz aritu da Arantxa Urretabizkaia ETBko “Ahoz Aho” saioan.

Erreparatzeko:

  • Keinuak: erabilera egokia.
  • Begirada: solaskideek elkarri begiratzen diote.
  • Tonua: adierazkorra.
  • Txandak: errespetatu egiten dute elkar. Batez ere, Arantxa eta Ilaskik hitz egiten dute.