Kategoriaren artxiboa: youtuben
Prentsaren trantsizio digitala
Etengabeko aldaketan daude komunikabideak mundu zabalean. Euskarazko hedabideak ez dira salbuespena. Berrikuntza teknologikoetara, kontsumo modu berrietara eta aro digitalera egokitzen ari dira. BERRIA TBk prentsaren trantsizio digitalari buruzko erreportaje berezia prestatu du. Euskarazko komunikazio esparruan erreferentziazko sei ordezkarien iritziak jaso ditu: Alberto Barandiaran Hekimen euskal hedabideen elkarteko zuzendaria, Alaitz Artolazabal Tokikom euskarazko toki komunikabideen bateraguneko zuzendaria, Lorea Agirre Jakin aldizkariko zuzendaria, Iban Arantzabal Goiena taldeko zuzendari nagusia, Estitxu Eizagirre Argia aldizkariko zuzendaria eta Pello Urzelai Berriako IKT arduraduna.
Arantxa Urretabizkaia: alardea eta tradizioak
Alardea eta tradizioak mintzagai, beldur fisikoaz eta gizartearen erantzukizun eta orduko egoeraz jardun dira Fermin Etxegoien eta Arantxa Urretabizkaia ‘Berandu Baino Lehen’en Hondarribian.
Kale gorrian I
Ibarrekolanda ikastetxeko arte eszenikoko ikasleak.1. mailakoekin egin genuen bi saioko ariketa bat gidoiak asmatzeko. Kalean grabatzea lan zaila izan da baina hona hemen emaitza. Hurrengoan hobeto.
Unibertsoa
Aundiya pelikularen filmaketa
Matxalen Ziarsorori elkarrizketa
Grafiteroak
Hiztegi makina
Hiztegi makina abian da. Bagera elkartea eta Donostia 2016ren ekimenez egindako makina aurkeztu dute. Hiztegi txikiak inprimatzeko aukera izango du nahi duen orok. Donostiako autobus geltokian kokatu dute.
GAZTEZULO 174 aurrerapena
Dagoeneko kresala eta eguzkitako kremaren usaina sumatzen hasi zara ezta? Hemen da ekaineko GAZTEZULO 174 aurrerapena.
‘Maker’ kultura, Purple Drank, Baobabs Will Destroy Your Planet, Fran Moreno…