Guk 6 minututan ebazten duguna Txinan 10 segundutan egiten dute’

Faktoria / 2015-12-02 / 00: 05:09

entzunJon Urzanki eta Ander Agirrezabal Lauaxeta ikastolako 16 urteko ikasleek Matematikako Ligan hartu dute parte, Beijinen. Espainiako Estatuko 12.200 ikasleren artean hautatu zituzten.

Mikel Urrutikoetxea, bi txapel buru bakarrarentzat

Faktoria / 2015-11-30 / 00:13:52

entzunMikel Urrutikoetxeak 22-20 irabazi dio Martinez de Irujori Lau t’erdiko Finalean. Eskuz banakakoa ere irabazi zuen eta urte berean bi txapela irabazi dituen lehen bizkaitarra izatera heldu da.

Urritasunen bat duten pertsonek kudeatutako lehen saltokia

Faktoria / 2015-10-19 / 00:15:29

entzunEstatuan ezgaitasunen bat duten pertsonek erabat kudeatzen duten lehen saltokia zabaldu dute Azpeitian. Eroski eta Gureak taldeak elkarrekin abiatutako proiektua da eta helburua ezgaitasunen bat duten pertsonei garapen pertsonalerako bidea ematea da. 10 pertsona daude lanean saltokian eta Faktoria saioan eurekin hitz egin dute.

Gotzon Arrizabalaga EHUko filosofia irakaslea, Filosofiaren beharraz

Faktoria /2015-11-27 / 00:22:07

entzunGotzon Arrizabalaga EHUko filosofía irakaslea izan da Faktorian, Jon Sarasua eta Garbiñe Ubedarekin batera solasaldian. Filosofia irakaslearen ustez, gizakiak behar-beharrezkoa du filosofia: “filosofiak ez du errepiderik egiteko balio, baina gizakiak garatzen ditu”.

”Bizitzarako poza transmititu nahi dut”

Faktoria / 2015/11/26 /00:25:43

entzunEmazteari pankrean minbizia diagnostikatu ziotenean hasi zen Anjel Lertxundi bere azken lana idazten. “Zu” eleberriaz eta bizitzaz hitz egin dute Anjel Lertxundirekin Faktorian.

 

 

Liburuari buruzko artikulu bat irakurri nahi baduzue, hemen

“Arrakasta duen mutila ligoia da; neska, puta”

Faktoria / 2015-11-25 / 00:16:43

entzunEmakumeenganako indarkeriaren kontrako egunaren harira, Bilboko Gabriel Aresti Insititutuan izan dira Faktoria saioan, bertan martxan duten proiektua bertatik bertara ezagutzeko. Hezkidetza programaren arduraduna, ikasketa burua eta ikasleak aritu dira solasean.